Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Jordi Graells-ek hasiera ematen dio Herri Administrazio barruan berrikuntza dinamizatzea helburu duten hitzaldien ziklo bati

2010.eko otsailak 02

Eusko Jaurlaritzako Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritzak sustaturik, gaur hasiko da Berrikuntza Publikoko Tailer Irekien zikloa, Administrazio barruan berrikuntza dinamizatzea helburu duten barne hitzaldi multzo bat, alegia. Ekimena sortu da ezagupenak partekatzeko tresna moduan, langile publikoen artean ezagupenak jendarteratu eta elkarri trukatzeko helburuz.

Ekitaldiak barnekoak badira ere, hitzaldiak modu irekian zabalduko dira Interneten bitartez, Irekiaren bidez (www.irekia.euskadi.net). Egitarauaren arabera, lehenengo hizlaria Jordi Graells izan da, hau da Edukien zuzendariordea Kataluniako Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritzan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan