Berriak

Ihoberen aurtengo estrategiaren ardatza, ‘enplegu berdea’ sortzea

2012.eko maiatzak 03
  • 2012ko ekitaldia «enpleguaren aldeko ahaleginaren urtea da» Ihoberen Kudeaketa Planaren arabera; bertan, 75 jarduera daude jasota orotara. Enplegua sortzea izango da ingurumen jarduketarako sozietatearen jardueren lehentasuna; funtsean, «enplegu berdea». 
  • EAEko enpresetan jasangarritasun-eskakizunak txertatzeak lehiarako balio eta zeinu bereizgarri bihurtu behar du. Xede hori buruan, Ihobek ekoeraginkortasunarekin eta ekodiseinuarekin lotutako jarduerak bultzatuko ditu; azken arlo horretan, gainera, Basque Ecodesign Center deritzonak garrantzi berezia hartzen du.

 

Enplegua eta, funtsean, «enplegu berdea» sortzea lehentasuna izango da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendeko Ihobe ingurumen-jarduketarako sozietatearen jardueran.

Aurtengo onartutako Kudeaketa Planean jasota bezalaxe, sozietate publikoak ingurumeneko zerbitzu eta ondasunen gero eta eskari handiagoak sortutako aukerak bultzatuko ditu, enplegu berdea sortzeko akuilu bihur daitezen.

«Ingurumen-sektorearekin lotutako lanpostuak sorrarazi behar ditugu, zuzenekoak eta zeharkakoak, ingurumen-errendimenduak EAEko enpresei balioa ematen baitie», adierazi du Fernando Barrenechea Ihoberen zuzendari nagusiak. EAEko enpresetan jasangarritasunaren alde apustu egiteak haien lehiakortasuna indartzen du eta, norabide horretan, ingurumen-sektorea benetako motor ekonomiko bihur daiteke, Barrenechearen iritziz. «Euskadik aspaldian kalitatearen aldeko apustua egin eta kalitatearekin lotutako enplegua sortu zuen moduan, orain beste horrenbeste gertatuko da enplegu berdearekin, ingurunea errespetatzen duten produktuak eta zerbitzuak eskatzen dituen gizarte kontzientziatu batean baikaude», iragarri du Ihoberen arduradunak.

2012ko Kudeaketa Plana

Helburu hori sustatzeko, Ihobek 2012ko Kudeaketa Plana jarriko du abian. Hain zuzen, gaur jendaurrean aurkeztu du sozietatearen iazko Jarduera Memoriarekin batera.

2012ko ekitaldia «enpleguaren aldeko ahaleginaren urtea» da Kudeaketa Planaren arabera; bertan, guztira, 75 jarduera daude jasota Eusko Jaurlaritzaren EcoEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren* eta  2011-2014ko III. Ingurumen Esparru Programaren** barruan.

Iaz onartutako EcoEuskadi 2020 inflexio-puntu izan da Euskadiko ingurumen-politikan; batetik, aitzindaria delako, eta bestetik, aurrerapen jasangarriko eredua finkatzen duelako garapen kohesionatua eta orekatua egon dadin. Estrategia hau jarduera publiko guztietan hasiera-hasieratik aplikatzeak jasangarritasunaren ikuspegia txertatzen lagunduko du.

Enplegua sortzeko ezinbestekoa da EAEko enpresen lehiakortasuna hobetzea, eta hori «jasangarritasunaren eskakizunak txertatzea lehiarako abantaila bihurtuz baino ezin da lortu», nabarmendu dute sozietate publikoaren arduradunek gaur goizeko aurkezpenean. Helburu horrekin, Ihobek lankidetza publiko-pribatua handitzeaz gain, ekoeraginkortasunarekin eta ekoberrikuntzarekin lotutako jarduerak ere bultzatuko ditu.

Ekoeraginkortasuna: analisia eta trebakuntza

Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan programak egitura ekonomikoaren lehiakortasunari egin beharreko ekarpenaren xedea, lehenik eta behin, ETEen aurrezkia bultzatzea da, hartarako ekoizpeneko prozesuetan hobekuntza ekoeraginkorraren ahalmenak zehaztuz (Ekoscan metodoa). 

Horretaz gain, Ihobek trebakuntzako eskaintza ere garatuko du; horren bidez ikasteko ekimenetan irizpide berdeak txertatuko dira, eta berdin ere ingurumen- eta karbono-arrastoaren nazioarteko eskakizun berrien aurrean enpresak prestatzeko beharrezko alderdietan.

Basque Ecodesign Center

Ekoberrikuntzaren bultzada, funtsean, enpresen eta ezagutza-zentroen arteko lankidetzan  oinarrituko da. Lankidetza horrek EAE erakargarriaren irudia indartzea du xede, ezagutza sortzeko zentroak bertan ezar daitezen.

Arlo horretan Basque Ecodesign Center deritzonaren jarduerek garrantzi berezia hartzen dute, ETEak ekodiseinuan laguntzeko proiektu berritzaileak garatzeko helburua baitute.

Azkenik, Ihoberen 2012ko Kudeaketa Planak nabarmentzen duenez, udalek jasangarritasun arloan eredugarri izan behar dute -Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea (Udalsarea 21) bultzatzaile nagusia-, eta Ihobe sozietateak berak arlo hauetan erreferente izan behar du erkidegoan, estatuan eta Europan.

------------------------------------------------------------------------ 

* EcoEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen politika guztiak bateratzen eta integratzen dituen ardatza da. Lau mila lagunek baino gehiagok hartu dute parte hori sortzeko prozesuan, eta hamar mila ordu baino gehiago eman dituzte lanean hainbat forotan, ekimen publiko guztietan jasangarritasunaren ikuspuntua txertatu ahal izateko modua eztabaidatzen.

** 2011-2014ko III. Ingurumen Esparru Programaren ikuspegi estrategikoa: klima-aldaketaren aurrean esku hartzea, bioaniztasuna babestea, hondakinak egoki kudeatzea eta baliabideen kontsumo arduratsua sustatzea.

 

6 iruzkin
  • @irmikoier
    2012.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    "@Irekia_News: Ihobe centra su estrategia para este año en la creación de “empleo verde”. http://t.co/1w7ebYc5"#greeneconomy empresas #RSE

  • @lanbideejgv
    2012.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Ihobe centra su estrategia para este año en la creación de “empleo verde”. http://t.co/1qxtymQw

  • @HBiORetoXXi
    2012.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Beaz_Bizkaia: Ihobe centra su estrategia para este año en la creacion de empleo verde http://t.co/sSKj0Oeb

  • @Beaz_Bizkaia
    2012.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    Ihobe centra su estrategia para este año en la creacion de empleo verde http://t.co/sSKj0Oeb

  • @XabiGV
    2012.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Ihobe centra su estrategia para este año en la creación de “empleo verde”. http://t.co/1qxtymQw

  • @ecoeuskadi2020
    2012.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Ihobe centra su estrategia para este año en la creación de “empleo verde”. http://t.co/1qxtymQw

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko