
Dekretu-proiektua, Euskadiko Turismo Mahaiaren funtzionamendu- eta antolaketa-araubidea ezartzekoa. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dekretu-proiektua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, eta herritarrei eskatu zaie iritzia eman dezatela ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoei buruz, hura onartzeko beharrari eta egokitasunari buruz, arauaren helburuei buruz eta etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakunde adierazgarrienen iritziak biltzeko izan litezkeen bestelako irtenbide erregulatzaile eta ez-erregulatzaileei buruz.
Bertan, ez da ekarpenik egin, eta, beraz, organo sustatzaileak dekretu-proiektua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko du, eta arau-testua egingo da, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak aldez aurretik onar dezan.

