
Hezkuntza Sailak euskara ospatzera eta aldarrikatzera deitu ditu Araba Euskaraz jaian bildutakoak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak euskararen aldarria egin du gaur Araba Euskaraz jaian. Lucia Torrealday Hezkuntza Politiketarako sailburuordea izan da bertan eta azken hamarkadetan egindako lana ospatzeko deia egin du “elkarlana, konpromisoa eta gogoa” azpimarratu dituelarik. “Gure gaur egungo euskal hezkuntza sistema, ahalegin askoren eta lan askoren fruitua da” azaldu du. Etorkizunera begira ere, hezkuntza-sistema kalitatezkoa, inklusiboa, ekitatiboan aurrerapausuak emateko “denon artean, lankidetzan eta elkarlanean” aritzeko deia egin du.
Aurtengo Araba Euskaraz Armentia Ikastolan hasi du jai-eguna eta Mendizorrotza eta el Prado inguruak ere jendez bete dira, bertaratutakoen aurrean, orain arteko lankidetza-ildoari eustea beharrezkoa dela azaldu du Torrealday sailburuordeak eta elkarlanaren erronka bizirik mantentzea ikastetxeetan, komunitatean… “jakin badakigu, gizarte gero eta anitzagoa dugula eta errealitate soziolinguistikoari dagokionez, ahalegin berezia egin beharko dugu ikasleek euskaraz hezteko helburuan, euskara berrindartzeko asmotan” ondorioztatu du Torrealdayk, ikastetxeen esparrutik kanpo ere euskara bultzatzea dagokigula azpimarratuz.
-
2025-06-15
Araba Euskararen Egunaren helburua ez da euskara ospatzea, ezta aldarrikatzea ere. Egun horretan, dirua biltzen da Arabako zenbait ikastetxe pribaturen alde. Euskadiko ikastetxe gehienetan, euskara da komunikazio-hizkuntza, eta funtzionario publikook gogor lan egiten dugu gure haurrek euskara ikas dezaten sare publikoko ikastetxe guztietan, bereziki Araban. Halako diskurtsoek kalte handia egiten diote eskola publikoari, eta Hezkuntza Sailak ez luke horrelakorik lausotu behar.





