
Amaia Barredo eta Nerea Melgosa Sailburuek “Zaporeak” zoriondu dute Lesbos´en errefuxiatuekin egiten duen dibulgazio- eta elkartasun-lanagatik
DSS 2025 06 15
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Zaporeak kolektiboa zoriondu du gaur goizean Lesbos uhartean errefuxiatuekin egiten ari den dibulgazio- eta arreta-lanagatik. Donostian egin den ekitaldi batean, sailburuarekin eta Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuarekin batera, ehunka pertsonak dastatu dituzte txahal errearekin egindako pintxoak Kosk! jaialdian. Bertan bildutako dirua Mediterranioko uhartean babesa hartu dutenei janaria eta arropa emateko izango da.
“Egia esan, hemen sortzen den laguntzak, gaurkoa bezalako topaketa batekin, pertsona askoren egoera arintzen du, bereziki ezer ez duten familiena. Gure gizarteak, zerbait izatekotan, elkartasun espiritu handia du”, adierazi du Amaia Barredok.
Barredok adierazi du nahiago lukeela “Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan antzeko ekimen asko sortuko balira, mundu osoan, kasu honetan Mediterraneo itsasoko bazter horretan, milaka pertsonak pairatzen duten gosearen, pilaketaren, nahi gabeko desplazamenduen, gaixotasunen edo heriotzaren sufrimendu krudel hori murrizten edo desagertzen laguntzeko”.
“Zorionez Euskadi dena emanda ari da Zaporeak kolektiboari laguntzen. Espero dezagun leku haietatik iristen zaizkigun irudi ikaragarri horiek egunen batean desagertuko direla. Eskerrik asko Chiosen, Patrasen eta Wukron egin duzuen eta orain Lesboserako egiten ari zareten lanagatik, bai eta zuen ilusioagatik eta konpromisoagatik ere”, erantsi du Amaia Barredo´k.
Topaketan izan dira, besteak beste, Jesús Jalón, Peio García Amiano, Raimundo Ruiz de Escudero, Raúl Pérez Iratxeta eta Eneko Goia. Zaporeak GKEak 10.000 pintxo zerbitzatu ditu 50 postutan, Donostian, Intxaurrondoko Bernat Etxepare plazan, egin da Koxk! jaialdiaren edizio berri honetan.
-
2025-06-15
Comentario de X:
La celebración del #Koxk Eguna ha reunido a cientos de personas en apoyo a la labor que realiza #Zaporeak en la atención de personas refugiadas en Lesbos. La consejera Amaia Barredo ha felicitado a la ONG destacando la contribución de esta iniciativa. -
2025-06-15
Comentario de X:
#Koxk Egunak ehunka pertsona bildu ditu #Zaporeak elkarteak Lesbosen errefuxiatuen arretan egiten duen lana babesteko. Amaia Barredo sailburuak bertan parte hartu du eta GKEa zoriondu eta ekimen honen ekarpena azpimarratu du.







