Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek 92.000 enplegu eskatzaile baino gehiago artatuko ditu aurten, orientazio eredu berri baten bidez

2012.eko maiatzak 03

Lanbidek, bere bulegoetako orientatzaileen sarearen bitartez, banakako arretan oinarrituko du bere orientazioa, zeina Estatuan aitzindaria izango baita.

Euskal Enplegu Zerbitzuak Estatuan aitzindari izango den lanbide-orientazioko eredu berri bat ezarri du lan-aukerak hobetu nahi dituzten guztientzat. Enplegu eskatzaile gisa inskribatu edo eskaera eguneratzeaz gainera, Euskal Enplegu Zerbitzuko langile espezializatuek lan-aukeren diagnostikoa eta horiek hobetzeko ekintzen ibilbide pertsonalizatua egingo dute eskatzailearekin batera, lan-merkatura sartzeko benetako aukerak izan ditzan.

Egiten den ibilbide pertsonalizatu bakoitzerako beharrezkoa izango da Lanbidek dituen baliabideak erabiltzea, besteak beste: lan-bitartekaritza, prestakuntza eta —laneratzeko zailtasun handienak dituztenen kasuan— lagun-egite espezializatua, ibilbide osoan zehar. Bai prestakuntzarako, bai lagun-egite horretarako, Euskal Enplegu Zerbitzuak entitate espezializatuen laguntza izango du.

Aurtengo abenduaren amaiera arte Lanbidek 92.479 enplegu-eskatzaileri emango die orientazioa eredu berri horren bitartez. Horren ildotik, Lanbidek proposatzen duen ereduaren bitartez banakako orientazioaren sistemaren titulartasun publikoa ziurtatzen da. Euskal Enplegu Zerbitzuak bere giza baliabideak ditu, 220 orientatzaile profesional baino gehiago, orientazioaren zuzeneko kudeaketa egiteko, eta baliabide ekonomikoak ere baditu, lan-merkatura sartzeko zailtasun berezia dutenei lagun egiteko zerbitzuak eskainiko dizkieten entitate espezializatuen zerbitzuak kontratatzeko.

Orientazio pertsonalizatua hiru urratsetan oinarritzen da: enplegu-eskaera inskribatzea, lan-aukeren diagnostikoa (gaitasunen azterketa, ibilbidea, prestakuntza, eskatzailearen lan-motibazioa), eta laneratzeko ibilbide bat zehaztea (eskatzaile bakoitzarentzat orientatzaileak ezarritako ekintzen multzoa, lan profilean dituen gabeziak hobetzeko beharrezkoa). Orientatzailea familiako mediku baten modukoa da, enplegu-eskatzailearen lan aukerak hobetzeko sendabideak eskaintzen dituena. Hori dela-eta, eskatzaile batzuentzat nahikoa da lan-aukeren diagnostiko bat egitea, eta beste batzuek, berriz, enplegua bilatzeko tailer bat edo prestakuntza ikastaro bat behar dute, eta/edo entitate espezializatu baten laguntza behar dutela erabakitzen da, laneratzeko zailtasun bereziak dituztelako.

Gizarte-prestazioak jasotzen dituzten langabeentzako talka-plana

Orientazio-planaren barruan, aholkuak jasoko dituen talde nagusietako bat Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten langabeena izango da. Lanbidek talka-plan pertsonalizatua ezarri du langabe horientzat. 2013ko bigarren hiruhilekoan amaituko da plana, talde horretako kide guztiek orientazioa jasota duela. Guztira 43.000 pertsonak baino gehiagok.

3 iruzkin
  • @osvalbuena
    2012.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    Lanbide (Gobierno Vasco) atendera a mas de 92.000 demandantes de empleo este añoo con un nuevo modelo de orientacion http://t.co/OrvaAVnz

  • @cinfo_formacion
    2012.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbide atenderá a más de 92.000 demandantes de empleo este año con un nuevo modelo de orientación. http://t.co/auPqWlIW

  • @lanbideejgv
    2012.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbide atenderá a más de 92.000 demandantes de empleo este año con un nuevo modelo de orientación. http://t.co/auPqWlIW

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta, Javier Ruiz