qrcode

URA-k Oromiño ibaiaren ezkerreko ertzean egindako lehengoratze lanak amaitu ditu

2025-06-11
  • Harri-lubeta erori ondoren higatutako ertza egonkortu da, eta tokiko espezieak landatu dira.

 

  • Lanek 28.154,36 euroko aurrekontua izan dute, eta bi asteko epean egin dira.  

 

 

URA-k Oromiño ibaiaren ezkerraldeko zati bat lehengoratu du, Iurretako Fauste auzoan, Funtsean, ezkerraldea egonkortzen eta birlandaketa egiten saiatu gara, ibaiertzeko higadura geldiarazteko. Harri- lubetaren zenbait harrien erorketa higadura hori areagotzen ari zen, eta, horregatik, lehengoratze lanak beharrezkoak ziren.

 

Harri-lubetak bolumen handiko harriak dira, eta ibaiaren ertzaren defentsa izaten dira. Eskuarki, ibaiertzak okupatuta dituzten ibai zatietan ezartzen dira (beraz, lehentasuna eman behar  zaio ibaiaren inguruan dauden erabileren defentsari), edo erriberako landaredi nahikoa ez dagoen ibaiertzeko zati horietan.

 

Harri-lubeta horren zati bat erortzean, ibaiak (bere jario etengabea kontuan izanda) ertzak higatzen ditu, ibaiertzeko landaretzak finkatu arte. Jarduketaren xedea izan da kaltetu den zati horretan landaredia egonkortzea eta lehengoratzea.  

 

Lanek 28.154,36 (BEZik gabe) euroko aurrekontua izan du guztira, eta bi asteetan gauza da.

 

Lehenik eta behin, harri-lubetaren goiko aldea kendu da, eta, ondoren, ertza lehengoratu da. Hau da, harri- lubetaren azken zatia kendu da —uretatik urrunen dauden azken 1,25 metroak, hain zuzen ere—, hori eginda lurraren inklinazioa egokitu da, goiko alderainoko trantsizioa errazteko ( ezponda leuntzea). Ezponda leuntzean, zuhaitzak malda egokia izango du ernetzeko eta egonkortzeko. Izan ere, Salix atrocinerea (sahatsa) tokiko espeziea bertan birlandatu  eta aldaxkatu da.

 

 

Gainera, ibaiaren ibilguan, harri-lubetaren oinarrian, 7 deflektore (ibai edo erreka bateko ur-fluxuaren norabidea aldatzeko diseinatutako egitura txikiak) jarri dira beheko urek harri-lubetaren oinarrian eragina ez izateko, higadura murrizteko, ibilguan eta ibaiertzean sedimentuak banatzeko, eta ertza bera egonkortzen laguntzeko.  



Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF 2021-2027) finantzaketa du.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @IurretakoUdala
    2025-06-11

    Comentario de X:
    ℹ [eus] URAk Iurretako Oromiño ibaiaren ezkerreko ertzean egindako lehengoratze lanak amaitu ditu
    https://t.co/tT4EAeUbJL

    ℹ [cas] @uraEJGV ha restaurado un tramo de la margen izquierda del río Oromiño a su paso por Iurreta

    https://t.co/Idxt0sJ3vW https://t.co/SFHYTehQ5Z

  • Argazkia SN Robot
    @IurretakoUdala
    2025-06-11

    Comentario de X:
    ℹ [eus] URAk Iurretako Oromiño ibaiaren ezkerreko ertzean egindako lehengoratze lanak amaitu ditu
    https://t.co/tT4EAeUbJL

    ℹ [cas] @uraEJGV ha restaurado un tramo de la margen izquierda del río Oromiño a su paso por Iurreta

    https://t.co/Idxt0sJ3vW https://t.co/SFHYTehQ5Z

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak