Berriak Kultura
Eu

Egunkariaren kasuaren gaineko adierazpena

2010.eko otsailak 02

Euskaldunon Egunkaria-ko arduradunen gainean Auzitegi Nazionalean egiten ari den prozesuari dagokionez, jendaurrean adierazi nahi dut, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburu naizen aldetik, nire nahia dela Justiziak behin-betiko amai dezala auzia.

Egunkari bat ixtea ohiz kanpoko eta garrantzi itzeleko gertakaria da Zuzenbideko Estatu batean, batez ere hain traumatikoak eta atzerakorik ez duten alternatiba judizialak egonik. Auziaren izaerak, beraz, berehalako erantzun orekatu bat eskatzen zuen gertatutakoak argitze aldera. Ez da honela izan, eta hori kezkagarria iruditzen zait.

Zazpi urte itxaron dugu auzi honen gainean hegaka dabiltzan dudak argitzeko, eta ez dirudi luzapen hau justizia egiteko modurik egokiena denik. Horregatik, ulertzen dut gure bost herritar inputaturik dauden auzi honek sortu duen ezinegona Euskadiko herritar zenbaitengan. Espero dut auziaren amaierak lasaitasun giroa ekarriko diola Euskadiko bizikidetza linguistikoari, eta lagunduko duela euskara nahi ez ditugun eta bidegabekoak diren konnotazioetatik libratzen.

Euskal Herriko bazter askotan inputatuen aldeko solidaritate mugimenduak sortu dira. Azpimarratzekoa da oso, mugimendu hauek erabat demokratikoki eta erabat gizalegez garatu direla. Honek indarberritu behar gaitu elkarbizitza bakezko eta bidezko baten alde lan egiteko

Blanca Urgell
Kultura sailburua

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Blanca Urgell