
Torres Lehendakariordeak dei egin du “desberdintasunak murrituzko dituen adostasun sozial eta politiko berri bat lortzeko”
- Politika publiko “aurrerakoien eta babesleen”, eta “demokrazia politikoaren eta gizarte babesaren zutabeak ahultzen ari diren diskurtso erreakzionarioen aurrean euste horma bat” eraikitzearen alde egin du
- Pobreziako edo gizarte bazterketako arriskuan dagoen euskal biztanleriaren proportzioa % 14,8 da, Europako txikienetakoa, Espainiako txikiena eta Estatuko batez bestekoaren oso azpitik (% 25,8)
Mikel Torres Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak dei egin du inklusio politikekiko konpromisoa berresteko eta “desberdintasunak, aukera falta, pobrezia eta bazterkeria murrizteko adostasun sozial eta politiko berritua” lortzeko. Gaur, asteazkena, Donostiako Miramar Jauregian egingo den Euskadiko Inklusiorako V. Jardunaldiaren inaugurazioan, kezkatuta agertu da “gero eta ongizate handiagoa” ez duen eta “bizi baldintza okerragoetan” jarraitzen duen euskal biztanleriaren “zati txiki bat” badelako oraindik: “Gizarte justu eta demokratiko batek ezin du aurrera egin herritarren zati bat bazterkerian bizi bada”.
Horregatik, “ezinbestekotzat” jotzen du kausak aztertzea, konponbide posibleak artikulatzea eta gai hori agenda politikoan mantentzea. “Gizarte kohesionatu eta inklusiboaren proiektu bat lidergo publiko sendo baten gainean egituratu behar da, herritartasun eskubideen aitorpenaren gainean eta pertsona guztiek eskubide horiek modu eraginkor eta bidezkoan eskuratzea bermatuko duten neurrien gainean”, baieztatu du Torresek.
Horren ildotik, ziurtatu du Euskadin pobrezia eta bazterketa arriskua hilabetez hilabete murrizten direla egiaztatzea “poztekoa” dela. Hala egiaztatzen du Espainiako pobreziari buruz Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurka Borrokatzeko Europako Sareak eginiko azken txostenak. Izan ere, pobrezia edo bazterketa arriskuan dagoen euskal biztanleriaren proportzioa % 14,8 da, Europako proportzio txikienetakoa, Espainiako txikiena, eta Estatuko batez bestekoaren oso azpitik dago, % 25,8koa baita. Euskadiren posizioari eusten zaio pobrezia tasan (% 9,4 da eta Estatuko batez besteko % 19,7) eta pobrezia larrian (% 4,6 da eta Estatuko batez besteko % 8,4) daturik baxuenak dituelako.
Hori bai, Torres Lehendakariordeak galde egin du “autokonplazentzian ez erortzeko”, zenbaki horien atzean “Euskadin pobrezia egoeran edo gizarte bazterketako egoeran edo bertan erortzeko arriskuan bizi diren pertsona gehiegi daudelako”. Eta apustu egin du “datu makroekonomiko onak, enpleguari buruzkoak eta bizi mailari buruzkoak egoera txarrenean dauden errealitate txikietara” zabaltzeko, hilaren amaierara iris daitezen. Aldi berean, eskatu du eragile publiko-pribatuen eta jarduera maila desberdinen arteko “lankidetza eta jarduera koordinatua”.
Politika publiko “aurrerakoien eta babesleen” alde egin du Mikel Torresek, baita “bazterketaren gaineko estigma” gainditzearen eta “euste horma bat” eraikitzearen alde ere, “demokrazia politikoaren eta gizarte babesaren zutabeak ahultzen ari diren eta, zenbait lekutan, Europan, Espainian eta baita Euskadin ere politika inklusiboek duela hamarkada batzuk zuten gehiengoaren babesa hausten ari diren erreakzio oldeen aurrean”.
Aldaketa demografiko eta sozialek, klima mehatxuak, sistema digitalizatuen kalteberatasunak eta bizi ibilbideen indibidualizazioak sortutako “ezegonkortasun eta ziurgabetasun” egoera horretan, Torres Lehendakariordeak balioan jarri ditu Euskadik “eskubideak aitortzeko eta zabaltzeko” erabili dituen arau tresnak; hala nola, Diru sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako Euskal Sistemaren Legea eta Enplegu Legea.
“Babes eredu sendo bat bilatzen dugu. Ibilbide pertsonalizatuetan oinarritzen da gure enplegu eta inklusio eredua. Ez du balio formula berak guztientzat. Pertsona batzuek laguntza puntuala baino ez dute behar lana aurkitzeko, eta beste batzuek prozesu sendoagoa behar dute, lan merkatutik urrunago baitaude”, azaldu du.
Inklusiorako V. Jardunaldia
Inklusiorako V. Jardunaldia egingo da gaur Donostiako Miramar Jauregian. Inklusio politikek dituzten erronkei nola aurre aztertuko dute, sektore arteko esku hartzea definitzen duen ezaugarri den aldetik eta gero eta konplexutasun sozial handiagoa medio. Aurreko jardunaldietan bezala, inklusio prozesuetan parte hartzen duten pertsonen begirada txertatu dute, inklusio zerbitzuen eskaintzari eta premien aniztasunari erantzuteko gaitasunari buruz, bai eta inklusio zerbitzuek behar dituzten pertsonen arazoekiko dagoen pertzepzio sozialari buruz ere.
200 pertsona baino gehiagok eman dute izena aurrez aurre jarraitzeko jardunaldia, eta 100ek, berriz, formatu birtualean. Alfonso Gurpegui Enplegu eta Inklusio sailburuordeak itxiko du ekitaldia. Era berean, Inklusio zuzendari Sara Buesak, Lanbideko Prestazioen eta Inklusio zuzendari Álvaro Ugartek eta Enplegu eta Besaldi – Inklusio Politiken Ebaluazio Organoko titular Fernando Fantovak hartuko dute hitza.
-
2025-06-11
Comentario de X:
🗣El Vicelehendakari @MikelTorresEJGV llama a buscar “un renovado consenso social y político para reducir las desigualdades”.El consejero de Economía, Trabajo y Empleo ha inaugurado la V Jornada de Inclusión en Euskadi.
#Inclusión #trabajo #Euskadi https://t.co/AHNC44Gs2h