qrcode

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailak izurde arruntaren ustekabeko harrapaketak murrizteko aldi baterako geldialdiak konpentsatzeko laguntzak deitu ditu (Gobernu Kontseilua 2025-06-10)

2025-06-10
  • Bai eta Bizkaiko Golkoan beste zetazeo txiki batzuenak ere

Gobernu Kontseiluak gaur oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen ustekabeko harrapaketak murrizteko arrantza-jardueraren aldi baterako geldialdiak konpentsatzeko laguntzak deitzeko denari.

Amaia Barredok zehaztu duenez, “urteroko laguntza-deialdia da, eta gure uretan izurde arruntaren eta beste zetazeo batzuen ustekabeko harrapaketak murrizteko neurrien eraginpean dagoen eta oinarri-portua Bizkaian eta Gipuzkoan duen flotaren arrantza-jarduera aldi baterako gelditzeak eragindako galerak konpentsatzeko da”. 

Laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoen gehieneko zenbateko osoa 263.750 eurokoa da. Funts horietatik 184.625 euro, % 70, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari (FEMPA) dagozkio, eta gainerako % 30, hau da, 79.125 euro, Euskadiko aurrekontuei dagokie, eta 2025eko ordainketa-kredituak dira. 

Deialdiaren kontura emango diren laguntzen guztizko bolumenak ezingo du gainditu aipatutako aurrekontu-esleipena, eta ezingo da laguntza berririk eman zenbateko oso hori agortutakoan. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da horren berri Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-06-10

    Comentario de X:
    🐬 El Gobierno Vasco convocará ayudas para compensar las pérdidas derivadas de la paralización temporal de la actividad pesquera que realiza la flota vasca para reducir las capturas accidentales del delfín común y otros cetáceos en el Golfo de Bizkaia.

    🔗https://t.co/6M55LchDRG https://t.co/ABoc3msS96

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-06-10

    Comentario de X:
    🐬 Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren eta beste zetazeoen ustekabeko harrapaketak murrizteko euskal flotak egiten duen arrantza-jardueraren aldi baterako geldialdiaren ondoriozko galerak konpentsatzeko laguntzen deialdia egingo du.

    🔗 https://t.co/KqkelvQvKK https://t.co/T0qxvcvfYu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak