Azaroak 25 kanpaina
qrcode

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailak nekazaritzako eta elikaigintzako produktuak eraldatzeko laguntzen deialdia egingo du “Lehiatu Inbertsioa” programan (Gobernu Kontseilua 2025-06-10)

2025-06-10
  • 111.047 euroko partida du

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, zeinaren bidez onartzen baita, 2025. urterako, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatu, merkaturatu eta garatzeko laguntzen deialdia edo “Lehiatu Inbertsioa” programa.

Diru-laguntzen deialdia 15.111.047,00 eurokoa da, eta horietatik 2.861.047,00 euro FEADER funtsekoak izango dira; 12.250.000,00 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik ordainduko dira.

Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eta arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzak dira Leihatu Inbertsioa programaren helburuak. Laguntzak inbertsio-programa bati egokituko zaizkio. Programa hori urtebetekoa izan daiteke edo, salbuespenez, urte anitzekoa, aurkeztutako proiektuak egikaritzeko aldiaren arabera.

Lehiatu Inbertsioa programak 5 laguntza-lerro ditu: 1. Nekazaritza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. 2. Baso-produktuak eraldatu, merkaturatu eta/edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. 3. Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko inbertsioak egitea.. 4. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza hauek ezin dira metatu oinarri honetako aurreko ataletan aipatutako laguntzekin. 5. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan proiektuak egiteko laguntzak, aurreko paragrafoetan sartzen ez direnak. Proiektu horietan, nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako, ur mineral naturaletako, edari ez-alkoholdunetako edo nekazaritza-produktuetatik (ardotik izan ezik) hartzitutako edarien konbinazio bat jatorri duten elikagaiak lortzeko inbertsioak jasoko dira.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-06-10

    Comentario de X:
    El Departamento de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco destinará 15,1 millones de euros al programa #Lehiatu de ayudas a la transformación, comercialización y desarrollo de productos agrarios y alimentarios.

    🔗 https://t.co/1kvmKW9qrd https://t.co/fJdLkbRt9n

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-06-10

    Comentario de X:
    ⚙️ Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 15,1 milioi euro bideratuko ditu #Lehiatu programara, nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatu, merkaturatu eta garatzeko #laguntzak emateko.

    🔗 https://t.co/PO9dwU0BIK https://t.co/bBWSSubZQH

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak