Berriak Herrizaingoa
Eu

Dagoeneko erabilgarri dago Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarrean izena emateko web-orrialdea

2012.eko maiatzak 02

www.congresomemoriayconvivencia2012.com

Dagoeneko Interneten erabilgarri dago Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarraren web-orrialdea. Horren bitartez, ekitaldiaren saioetara joateko izen-emateak egin daitezke. Ekitaldia maiatzaren 14an hasiko da EITBren Bilboko instalazioetan. Biltzarraren egitarau osoa eta parte hartuko duten hizlarien zerrenda ere (azken baieztapenak falta dira) orrialde horretan daude.

Biltzarra gaur eguerdian aurkeztu da Bilbon, eta prentsaurreko horretan hauek izan dira: Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburua, Daniel Innerarity Politika eta Gizarte Filosofiako katedraduna, eta Jesús Loza Bizikidetzarako eta Memoriarako Lehendakariaren Komisionatua. Aurkezpena egin eta gero, martxan jarri da Biltzarraren web-orrialde ofiziala.

Web-orrialdearekin batera, Biltzarraren antolakuntzak Biltzarrari buruzko informazioa emateko 94.424.20.23 telefono-zenbakia jarri du erabilgarri. Horren bidez, jardunaldiei buruzko xehetasun guztiak jakin daitezke.

Web-orrialde horren bitartez, maiatzaren 14an hasiko diren saioetara joateko interesa daukaten pertsonek izena eman ahal izango dute, eta jardunaldiei, parte-hartzaileei eta horien curriculumei buruzko informazioa jakin ahal izango dute (parte hartuko dutenen azken baieztapenak falta dira).

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak antolatu duen Biltzarraren xedea da terrorismoaren astindua eta askatasun-falta jasan dituzten pertsonen memoria jasotzea eta terrorismoa deslegitimatu eta bizikidetza finkatzeko proposamenak eta esperientziak aztertzea.  Biltzarra Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen barruan kokatzen da, eta tolerantzia, askatasuna, pluraltasuna, memoria eta justiziaren balio etiko eta demokratikoetan oinarritutako gizarte berri baten zimenduak finkatzeko abiatutako ekimenetako bat da, iragana ahaztu gabe etorkizuna eraikitzeko. Ekitaldia Bilbon egingo da maiatzaren 14tik 20ra, eta mundu osoko hainbat pertsona ospetsuk eta adituk parte hartuko dute.

Iruzkin bat
  • @PSEBizkaia
    2012.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Ya está operativa la web para inscribirse en el Congreso sobre Memoria y Convivencia. http://t.co/XCkvg6lc

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko