Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Gasteizko Osasun Mentaleko sareko errehabilitazio zentro komunitarioaren hedapena inauguratu da

2012.eko maiatzak 02

Obrak bi fasetan egin dira eta, guztira, 1.208.000 euroko kostua ekarri dute

Jesús Mª Fernández, Osasun Saileko sailburuordea, eta Julián Pérez Gil, Osakidetzako zuzendari nagusia bertan egon dira. Zerbitzu hau laurogeiko hamarkadaren hasieran sortu zen, garai bateko "Las Nieves" ospitale psikiatrikotik kanpora geratutako paziente kronikoak komunitatean tratatzeko. Gerora, kroniko berrien errehabilitazio psikosoziala egiteko ardura ere hartu zuen. Gaur egun, buruko gaixo larriekin lan egiten du, Arabako Osasun Mentaleko Sareko edozein ataletatik iristen zaizkio, eta tratamendu asertibo komunitarioa eta errehabilitazio psikosoziala erabiltzen ditu

Nori dago zuzenduta?

Gure pazienteek buruko gaixotasun larriren bat dute diagnostikaturik, gaixotasuna dela-eta ezinduta daude, funtzioren bat galduta dute, baina hala ere, berez, jendartean bizitzeko beharrezko trebeziak errekuperatzeko edo mantentzeko gai dira.

Helburuak.

Helburu orokorra epe luzera gaixo horien ahalmen funtzionalak hobetzea eta mantentzea da, hartara, beraien komunitatean bizi ahal izan daitezen.

Baina beste helburu zehatzago batzuk ere baditugu:

  • Aritze psikosoziala hobetzea.
  • Ezintasuna murriztea.
  • Berriro gaixotzen diren pazienteak gutxiago izatea eta paziente gutxiago ospitaleratu behar izatea.
  • Gaixoak tratamendua ez uztea.
  • Komunitatean sartzeko eta parte hartzeko baliabideak erabiltzea.
  • Senitartekoei eta zaintzaileei laguntasuna ematea.
  • Gaixoen bizi-kalitatea hobetzea, eta baita senitartekoena eta zaintzaileena ere.
  • Gaixo kroniko horiek duten estigma erauztea.

Laguntza-taldea.

Diziplina anitzeko hainbat jendek osatzen du:

  • 2 psikiatra (batek lanaldiaren zati bat dauka), psikologo klinikoa.
  • Langile sozial bat.
  • Erizaintzako ikuskatzaile bat.
  • 2 erizain.
  • Psikiatriako 10 begirale.
  • Laneko 3 begirale.
  • Tailerreko burua.
  • Administrari bat.

Ordutegia.

8etatik 15etara bertan egon behar da, eta, gero, guardiako begirale baten laguntasuna izango dute, astean zazpi egunez, urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan.

Egoitzak:

  • Gaixoen gela balioaniztuna.
  • Bilera-gela.
  • Taldeen terapiarako bi gela.
  • Errehabilitazio-tailerretarako 3 gela: ehungintza, eskulanak eta zeramika.
  • Psikomotrizitatea, mugimendua lantzeko gela.
  • Begirale-gela.
  • Erizaintzako gela.
  • 12 bulego: psikiatrak, psikologoa, begiraleak, tailer-burua, egoiliarrak...
  • Administrazioa - harrera.
  • Komunak.
  • Itxarongela.
  • Berdegunea eta baratza.

Eskaintza.

Tratamendu Asertibo Komunitarioa: Laguntasun osoa eskaintzen dugu, buruko gaixo larriek dituzten premia guztiak hartzen ditugu kontuan.

  • Jarraipen psikiatrikoa, psikofarmakologikoa, psikoterapeutikoa.
  • Berriro ez gaixotzeko eta ospitaleratu beharrik ez izateko laguntza.
  • Psikohezkuntza, tratamendua ez uztea.
  • Sendagaiak prestatzea eta ematea.
  • Osasun fisikoaren jarraipena: analisiak, erizain-zainketak, MAPera edo espezialistarengana laguntzea.
  • Informazioa, psikohezkuntza, senitartekoei laguntzea.
  • Etxean bizitzeko trebezietan laguntzea eta ikuskatzea.
  • Kudeaketa-lanak egiten laguntzea: laguntza ekonomikoak eta baliabide sozialak, alojamendua, prestakuntzarako eta lanerako aukerak, auzitegietako tramiteak.

Buruko Gaixotasun Larriak berarekin dakarren ezintasuna murriztu nahi dugu, gaixoak berak parte hartuz, gaixoak banaka hartuz, bakoitzari berarentzako moduko programa eginez. Errehabilitazio psikosozialeko teknikak erabiliko ditugu, arlo kognitiboa lantzeko, eguneroko bizimodurako trebeziak garatzeko, ohiturak hartzen ikasteko, eta, azkenean, gaixoa errekuperatzeko eta atzera komunitatean integratzeko.

Errehabilitazio psikosozialeko programa. TAK gaixoak eta beste atal batzuetatik datozen eta jarraipen psikiatrikoa jatorrizko atal horietan egiten dieten beste pertsona batzuk ere parte hartuko dute (Osasun Mentaleko Zentroan, ospitaleratzean, edo bitarteko beste egituraren batean). Helburua zein den? Arlo jakin batzuk errehabilitatzea, esate baterako, funtzio kognitiboak, trebeziak eskuratzea, eguneroko ohiturak, edo jendartean bizitzen eta jendearekin ondo konpontzen laguntzen duten trebeziak.

Arlo jakin batzuk errehabilitatzeko programak, batez ere talde-lana erabiliz.

  • Mugimendua lantzeko taldeak: psikomotrizitatea eta kirola (mendi-ibilaldiak, igerilekua, pala, saskibaloia, ibilaldi osasuntsuak, txangoak, futbitoa, EAEko OMZen ligan parte hartuz.
  • Eskulanetarako taldeak: ehungintza, zeramika, eskulanak, pintura eta marrazketa, saskigintza, pirograbatua eta abar.
  • Nork bere burua zaintzen ikasteko eta ohitura osasuntsuak ikasteko taldeak.
  • Gaixoentzako eta senitartekoentzako psikohezkuntza-taldeak.
  • Trebezia kognitibo eta instrumental gorenak errekuperatzeko eta mantentzeko taldea (oroimena, arreta, ebokazioa, orientazioa eta abar).
  • Estigmaren aurkako borroka, "Luz Verde" gure antzerki-taldearen bitartez.

Emaitza batzuk.

  • Arabako Osasun Mentaleko Sareko Errehabilitazio Komunitarioko Zerbitzuan, urtean, batez beste, buruko patologia larriak dituzten 245 lagun hartzen ditugu, urtean 25 paziente berri.
  • Urtean, gutxi gorabehera, 10 sendagiri ematen ditugu, gure zerbitzuan batez beste 9 urtez egon ondoren.
  • Gaixoak, gehienetan, gizonezkoak dira, 47 bat urtekoak.
  • Gaur egun, 217 paziente ditugu.

Eraikineko obrak:

Arabako Osasun Mentaleko Sareko Errehabilitazio Komunitarioko Zerbitzua handitzeko eta egokitzeko obretan ibili gara, 2009. urteaz geroztik. Obra horiek bi fasetan egin ditugu eta, guztira, 1.208.000 euroko kostua ekarri dute:

  • I. fasea: Beste eraikin bat jasotzea, oraingora konektaturik. Etxebizitza-eraikineko beheko aldeko barruko patio batean dago.
    • Lanak 2009ko urtarrilaren 23an hasi ziren, eta urte horretako bertako ekainaren 6an amaitu ziren.
    • Kostua, guztira, 708.000 eurokoa izan zen.
  • II. fasea: Zerbitzuaren hasierako zatiaren barru aldea goitik behera egokitzea.
    • Lanak 2011ko abuztuaren 1ean hasi ziren, eta urte horretako abenduaren 28an amaitu.
    • Kostua, guztira, 400.000 eurokoa izan da.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Jesús Mª Fernández, Osasun Saileko sailburuordea, eta Julián Pérez Gil, Osakidetzako zuzendari nagusia