Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria APPA-rekin, energia berriztagarrien ekoizleen elkartearekin, bildu da

2010.eko otsailak 02

Patxi López lehendakariak Energia Berriztagarrien Ekoizleen Elkartea (APPA) hartu du Lehendakaritzan. Elkarte hori Espainiako erreferentzia da energia berriztagarrien arloan, aitzinakoa izateagatik eta enpresetan eta erakunde ofizialetan ordezkariak izateagatik: Energiaren Batzorde Nazionaleko partaide da, Ciemat-ekoa, Elektrizitate Merkatuko Agenteen Komitekoa, eta beste zenbait erakunde publikotakoa.

APPAk 500 bat enpresa eta erakunde biltzen ditu, energiaren iturri berriztagarriak modu guztietan aprobetxatzeko, bai zuzenean, bai energia horiek bektore energetikoa (elektrizitatea, bioerregaia, eta abar) transformatuta.

APPAren zeregin nagusia da lobby lana burutzea jarduera horretan eragina duten agintari eta antolatutako gizarte taldeen aurrean: administrazioa, maila guztietan; alderdi politikoak; institutuak eta bestelako ikerketa erakundeak, publikoak zein pribatuak; lanbide-elkargoak edota talde ekologistak.

Lehendakariak azaldu dio APPAri Eusko Jaurlaritzak ordezko energien alde egiten duela irmo. Krisiari aurre egiteko zutabe nagusietako bat, +Euskadi 2009 programako krisiaren kontrako neurriez gain, aurrekontua egokitzea izan da, lehentasun gutxiko partidak murriztu eta funtsezkoak handituz; eta horien artean dago energia berriztagarriena. Horiekin batera, iturriak txandakatzea eta energia eraginkortasuna dira EAEren energia etorkizunaren hiru lehentasunak.

Energia berriztagarriek aukera handia dute etorkizunean; horregatik, Eusko Jaurlaritzak energia garbiaren alde egiten du, Lehendakariak APPAri gaurko bileran esan dion bezala.

APPAk, bestalde, energia berriztagarrien sektorearen egungo egoera eta teknologia horiek etorkizunean dituzten aukerak azaldu dizkio Lehendakariari; izan ere, 2020an energia kontsumoaren %20 beteko dituzte teknologia horiek.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria