Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Inmigrazioa fenomeno “positibo” bat da Euskadirentzat, eta geratzeko etorri da

2012.eko maiatzak 02

Zabaletak agintari politikoei eskatu die immigrazioari buruz egiten dituzten adierazpenak “zuhurrak izan daitezela, oso kontuzko gaia baita”. Horrez gain esan du adierazpen horiek “immigrazioaren aldeko Itun sozialaren filosofiarekin bat etorri behar dutela” eta euskal herritar guztien arteko bizikidetzan oinarritu behar dutela, “Euskaditik kanpo jaio direnak barne hartuz”.

Gemma Zabaletak, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, gaur esan du immigrazioaren aldeko Itun sozialaren helburua “ez dela etorkinak estigmatizatzea”. Sailburuaren hitzetan, immigranteak “ez ditu ikusten gure arteko beste pertsona batzuk balira bezala, etorkinen nahiz hemengo herritarren eskubideetan eta betebeharretan oinarritutako ‘gu’ kolektibo baten parte direla ulertzen du”. Zabaletak adierazi duenez, Itunak immigrazioa “geratzeko etorri den egiturazko fenomeno bat bezala” ikusten du, “Euskadirentzat positiboa den fenomeno bat” bezala, hain zuzen.

2 iruzkin
  • @PSEBizkaia
    2012.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: La inmigración es un fenómeno "positivo" para Euskadi que ha venido para quedarse. http://t.co/RwiYy5SJ

  • @txabito
    2012.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: La inmigración es un fenómeno "positivo" para Euskadi que ha venido para quedarse. http://t.co/RwiYy5SJ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)