
Peruko enbaxadorea Euskadi bisitatzen ari da
Peruko enbaxadorea Euskadi bisitatzen ari da Lehendakariarekin eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarekin bildu da banan-banan
Patxi López lehendakaria Francisco Eguiguren Peruko enbaxadorearekin bildu da gaur eguerdian, izan ere, Euskadira bisita instituzionala egiten ari baita Peruko enbaxadorea. Bileran Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia ere izan da
Perura misio enpresarial bat egiteko aukera dagoen aztertu dute bileran lehendakariak eta enbaxadoreak. Ildo horretan, enbaxadoreak interesa erakutsi du misio horren izaera teknologikoan eta I+Gren aldeko apustuan.
Bestalde, Euskadiren eta Peruren arteko harremanak aztertu dituzte.
Inmigrazioa izan da Gemma Zabaleta sailburuarekin izandako bileraren ardatza
Lehendakariarekin bildu aurretik, Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuarekin bildu da eta jakinarazi dio kezka eragiten diotela zenbait politikarik inmigranteen aurka erabiltzen dituzten arrazoibideek. Kezka hori dela eta, Gemma Zabaletak azaldu dio Eusko Jaurlaritza ahalegina egiten ari dela Inmigrazioaren Itun Soziala bultzatzen, euskaldunen artean “nahiz eta beste herrialde batzuetan jaio" bizikidetzari buruz lasai eztabaidatzeko aukera izan dezagun.
Bestalde, Euskadin bizi diren perutarren egoera aztertu dute: ondo integratutako talde bat osatzen dute, egoera erregularrean daude, krisiak kolpatu ditu eta “Eusko Jaurlaritzaren trebakuntza eta enplegu zerbitzuak irekita dituzte”, sailburuak azaldu duen bezala.