qrcode

Itziar de la Peña: "Gazteek boluntariotza desberdin bat egiten dute orain"

2025-06-05

Itziar de la Peña Eusko Jaurlaritzako Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko zuzendariak atzo Juanma Juvera (Radio Popular) kazetariari eskainitako elkarrizketa batean azaldu zuenez, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuria txosten sakona da, sektoreak Euskadin duen egoera, bilakaera eta erronkak aztertzen dituena.

Itziar de la Peñaren arabera, datuek hirugarren sektorea kokatu eta sendotu egiten dute eta Liburu Zurian azaltzen diren elkarteen, boluntarioen eta langileen zifrak ikusgarriak dira. "Sektoreak sortzen ari diren beharrei erantzuteko gaitasuna islatzen du", gaineratu du Eusko Jaurlaritzako Hirugarren Sektore Soziala eta Gizarte Ekintza Sustatzeko zuzendariak.

Elkarrizketa horretan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak gazteen boluntariotzaz, elkarrizketa zibilaz edo Hirugarren Sektore Sozialak Euskadiko BPGan duen eragin ekonomikoaz ere hitz egin du, dagoeneko % 2,4koa baita.
2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @nerea_melgosa
    2025-06-05

    Comentario de X:
    📚 La entrevista también abordó temas clave como el impacto económico del Tercer Sector Social y la presentación del Libro Blanco del Tercer Sector Social de Euskadi.
    🔗 Link a la entrevista: https://t.co/L0jeNq3o95

  • Argazkia SN Robot
    @nerea_melgosa
    2025-06-05

    Comentario de X:
    📚 Hirugarren Sektore Sozialaren eragin ekonomikoa eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuriaren aurkezpena ere elkarrizketaren gako garrantzitsua izan ziren.
    🔗 Elkarrizketa osoa: https://t.co/L0jeNq3o95 https://t.co/Xnynn8BCls

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak