Berriak
Eu

Euskadiko ikus-entzunezko sektoreak partaidetza finkatuko du Bruselako Laburmetraien Jaialdian, Europako ikus-entzunezko sektorearen ekitaldi nagusienetariko bat

2012.eko apirilak 30

Euskadiko Talentu eta Kulturaren gaineko II. Europako Zikloaren jardueren barruan  kokatzen da ekimena  

Euskadiko ikus-entzunezko sektoreak partaidetza finkatuko du Bruselako Laburmetraien Jaialdian, Europako ikus-entzunezko sektorearen ekitaldi nagusienetariko bat

Bigarren urtez jarraian, Euskadiko sormenak eta talentuak ohore puntua izango dute Bruselako Laburmetraien Jaialdian. Bere XV. edizioan, euskal ikus-entzunezko sektorea sustatzeko hitzordu bihurtu da Bruselako Laburmetraien Jaialdia.

Euskadiko Talentu eta Kulturaren gaineko II. Europako Zikloaren jardueren barruan  kokatzen da euskal partaidetza Belgikako hiriburuan ospatzen den Laburmetraien Jaialdian; Etxepare Institutuak sustatu du ekimena Euskadiren EBeko Ordezkaritzarekin, Euskadiko Filmategiarekin eta Donosti2016 Europako Kultur Hiriburua, esaterako.  

"Kimuak programaren moduko jarduerei esker, Euskadiko Filmategiaren bidez Eusko Jaurlaritzak koordinatutakoa, euskal ikus-entzunezkoaren sektoreak tokia aurkitu du Europan. Gure ikus-entzunezko sektorea dinamikoa, sortzailea eta talentuz betetako da, eta ohorezko hizkiak erakutsi ditu atzerrian", adierazi  du Aizpea Goenagak, Etxepare Institutuko Zuzendariak.

Euskadiri buruz beren-beregi eratutako bi saiotan aurkezten dira laburmetraiak. Aurkeztutako 6 laburmetraiak Kimuak programak egindako aukeraketa dira, Euskadiko laburmetraia zuzendari finkatutakoak zein talentu berriak jasotzen dituelarik. Belgikako Jaialdian honako laburmetraiak aurkezten ari dira: Ivan Casoren "Muy cerca", Sergio Barrejonen "La media pena", JM Goenagaren "Lagun Mina", David Gonzalezen "La Calma", Aritz Morenoren "Bucle", eta halaber, Kote Camachoren "La Gran Carrera".

Euskadiko laburmetraien bi saio bereziekin batera, sektoreko profesionalei eta beste jaialdi eta telebista europarretako arduradunei Jaialdiak eskaintzen dizkien jardueretan ere izango da partaidetzarik. Era berean, Jaialdiko ikusleek Euskara eta euskal kultura hobeto ezagutzeko   aukera izango dute.

Iazko Bruselako Laburmetraien Jaialdian 21.000 ikusle inguruk eta 400 sektoreko profesional  eta telebista europarretako arduradun baino gehiagok hartu zuten. 

Bakerako eta Askatasunerako Nazioarteko Kulturen Euskadi 2012 Urtearen barruan, Euskadiko Talentu eta Kulturaren gaineko II. Europako Zikloa 

Euskadiko Talentu eta Kulturaren gaineko II. Europako Zikloaren jardueren barruan  kokatzen da euskal partaidetza Belgikako hiriburuan ospatzen den Laburmetraien Jaialdian; Etxepare Institutuak sustatzen du ekimena Euskadiren EBeko Ordezkaritzarekin, Euskadiko Filmategiarekin eta beste bazkide batzuekin batera, Donosti2016 Europako Kultur Hiriburua, esaterako.  Zikloak euskal kultura eta sormena sustatu nahi ditu, eta baita kultur industriak eta sormenezkoak ere, Belgikako kultur agendako espazioak erabiliz eta jaialdien bidez. 

Bakerako eta Askatasunerako Nazioarteko Kulturen Urte honetan, Euskadiko Talentu eta Kulturaren gaineko II. Europako Zikloak jarduera ezberdinak sustatu ditu, hala nola, ikus-entzunezko sektorearen sustapena, edota Euskara eta euskal kultura ezagutaraztea,  esaterako, Euskararen gainean sormenezko liburuxkak izango dira ikusgai Jaialdian, Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenaren gaineko erakusketa ibiltariarekin batera erakusten direnak. Iragan apirilaren 26an Euskadiren EBeko Ordezkaritzan inauguratu ondoren, Belgikako lurraldean zehar diren erakunde edo kultur guneetan izan da erakusgai erakusketa  (EBeko Euskadiren Ordezkaritza, Bruselako Cervantes Institutua, Liejako Udaletxea, "Flanders Fields Museum" Ieper-eko Museoa, Huy-eko Nazio Memoriala).

Euskadiko Talentu eta Kulturaren gaineko II. Europako Zikloa atzerrian kultura sustatzeko Eusko Jaurlaritzak eratutako jardueren barruan kokatzen da.   

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Marta Marin, Delegada de Euskadi para la UE- Aizpea Goenaga, Directora del Instituto Etxepare