qrcode

Amaia Barredok euskal elikagaigintzaren hiru erronka mahaigaineratu ditu: “industria-eskala handitzea, ekintzailetza eraldatzaileari laguntzea eta baliabideak eraginkortasunez kudeatzea”

2025-05-29
  • Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua San Mamesen egin den Basque Food Cluster 2025 Egunaren amaieran.
  • “Lehiakortasuna suspertzea”ri buruzko mahai-ingurua, Jose María Bonmatí, Isabel Iturbe, Alfonso Sáenz de Cámara eta Jon Ander Egañarekin.

Bilbo 2025 05 29

Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak, euskal elikagaigintzaren hiru erronka handi mahaigaineratu ditu: industria-eskala handitzea eta Euskadiko erabaki-zentroen kokapena indartu beharra, elikagaigintza erakargarri eginda; ekintzailetza eraldatzaile eta berritzaileari laguntza ematea, lurraldean eta enpleguan benetako eragina izango duena, berrikuntza aplikaturako gaitasunarekin; eta baliabideak kudeatzen eraginkortasun handiagoa lortzea, enpresa-jarduera errazteko.

Gaur goizean Bilboko San Mames estadioan egin den Basque Food Cluster Eguna 2025 ekimenaren amaierako ekitaldian parte hartu du Barredok, eta Euskadiko elikagaigintzaren ordezkaritza zabalaren aurrean hitz egin du. “Estrategikoa da zuen jarduera, lurraldearekin erabat lotuta dago, eta baliabideak eta gaitasunak balio, enplegu eta marka bihurtzen dituzue, baita gizartearentzat garapen eta ongizate ere”, esan die bertaratutakoei.

Lehiakortasuna suspertzea” mahai-inguruan parte hartu dutenek, Jose María Bonmatí, AECOCeko zuzendari nagusia, Isabel Iturbe, Bizkaiko Emakume Enpresarien Elkarteko presidentea, Alfonso Sáenz de Cámara, Udapako zuzendari nagusia eta Jon Ander Egaña, BASQUE FOOD CLUSTERreko zuzendariak, hainbat gai izan dituzte hizpide, hala nola, hornidura-kateko shocken ondoriozko ziurgabetasuna, araudi-presioa eta inflazio-krisia.

 

Lehiakortasuna suspertzea ez da soilik nagusitzea, eredua birpentsatzea baizik. Egungo ingurune ekonomikoak eskakizun berriak ditu. Testuinguru honetan, nekazaritzako elikagaien sektoreak hainbat alderditatik erantzuten du: berrikuntza, produktua banalizatzeko arriskuaren aurrean eragile berezigarri gisa; merkatuaren polarizazioa, gure balio-proposamenak birpentsatzera behartzen gaituena; talentua erakartzeko eta fidelizatzeko erronka katearen fase guztietan; eta lankidetzaren boterea, ez aukera gisa, premia estrategiko gisa baizik”, adierazi du Ion Egañak.

 

Euskadiko BPGaren % 10

Amaia Barredok San Mamesen egindako jardunaldian adierazi duenez, “Euskadiko elikagaigintza motor ekonomiko eta soziala da, eta herrialde-ikuspegi zabala du”. “Egun –zehaztu du Barredo sailburuak– elikaduraren balio-kateak Euskadiko BPGaren % 10 baino gehiago ematen du, eta hazten ari diren enpresa dinamikoak ditu: nazioarteko merkatuetan presentzia dute, marka ezagunak dituzte eta berrikuntza, jasangarritasuna eta kalitatea dituzte oinarri”.

“Sektoreak gure landa-ingurunea egituratzen du, ekoizpen-sareari eusten dio biztanle-dentsitate txikiagoko eremuetan, eta nortasuna eta kultura sortzen ditu gure produktu, sukalde, azoka, merkatu eta elikadura ulertzeko moduen bidez. Eusko Jaurlaritzak berriz azpimarratu nahi du sektorea balio-katearen ikuspegiaren bidez egituratu behar dela, politika publiko sektorialen esparru zatikatuak gaindituta”, gaineratu du.

Balio-katearen ikuspegiak eraldaketarekin, banaketarekin, sukaldaritzarekin eta kontsumitzaileekin lotzen du ekoizlea. Eredu horrek oinarri ditu lankidetza publiko-pribatua, baita eragile pribatuen arteko lankidetza ere, berrikuntza partekatua eta lehiakortasuna indartzea, logika sistemikotik eta berrikuntza irekitik abiatuta”, azpimarratu du Barredok.

Barredok Basque Food Cluster zoriondu du, “16 urte daramatzalako ikuspegi estrategikoaren bidez sektorea egituratzen eta lankidetza sustatzen, Euskadiko elikadura-ekosistema sendotzeko eta hazteko. Eusko Jaurlaritzak aktiboki babesten jarraituko du, euskal elikadura-ekosistemaren funtsezko pieza dela uste baitugu”.

Gazteak erakartzea

Belaunaldi berrientzat industria erakargarria eta inklusiboa lortu behar dugu. Funtsezkoa da sektoreari prestigioa ematea, lan-baldintzak hobetzea, karrera-ibilbideak ikusaraztea, eta prestakuntza arautua eta profesionala enpresen benetako beharrekin uztartzea”, azpimarratu du.

Amaia Barredoren iritziz, “Euskadiko elikadura-sistemak, Europar Batasuneko guztiek bezala, markak egin eta egungo kontsumitzailearen emozio, balio eta ohiturekin bat egingo duten enpresak behar ditu. Erronka da ondo ekoiztea eta hobeto saltzea eta, horretarako, hobeto komunikatzea, kontsumitzailea ulertzea eta kalitate gastronomikoa, jasangarritasuna eta jatorria oinarri dituen nortasun berezitua helaraztea. Edonola ere, I+G+b-aren alde egiteak eta hori lehiarako abantaila bihurtzeak lagundu egingo die enpresa berritzaileenei paradigma-aldaketei aurre egiteko ahalmen handiagoa izaten”.

“Eusko Jaurlaritzak sektorearekin duen konpromisoa berresten du, honako hauen bidez: laguntza-ekosistema integratu, malgu eta haren beharretara egokitua; tresnak, finantzaketatik hasi eta I+Gra bitarte, baita inbertsiorako laguntzak, prestakuntza-programak, digitalizazioa, internazionalizazioa eta jasangarritasuna ere; balio-katearen ikuspegi integrala, nekazaritza, elikadura, gastronomia, osasuna, berrikuntza eta landa-garapena lotzen dituena; eta etengabeko konplizitate administratiboa, enpresen arteko lankidetza sustatuta eta gure laguntza-ekosistema” nabarmendu du Amaia Barredok Basque Food Cluster Eguna ekitaldiaren amaieran.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-05-29

    Comentario de X:
    Amaia Barredo sailburuak euskal elikagaigintzaren hiru erronka mahaigaineratu ditu #ClusterEguna2025-ren amaieran: eskala industriala irabaztea, ekintzailetza eraldatzaile laguntzea eta baliabideen kudeaketan eraginkortasun handiagoa lortzea.

    🔗 https://t.co/EHNJDRVAF7 https://t.co/acqqnvj9er

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-05-29

    Comentario de X:
    La consejera Amaia Barredo ha clausurado hoy el #ClusterEguna2025 planteando tres retos para la industria alimentaria vasca: ganar escala industrial, apoyo al emprendimiento transformador e innovador y mayor efectividad en la gestión de los recursos.

    🔗 https://t.co/3fUfYzwmzG https://t.co/w8M2M02ULZ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak