Berriak
Eu

Gernikako bobardeaketaren egi guztia, jadanik Mexikon

2012.eko apirilak 30

• Gaur inauguratzen den 1937ko Gernikako bonbardeaketaren erakusketa ibiltariak 50 hiri bisitatuko ditu gatazka eta terrorismoari zilegitasuna kentzeko.
• Bonbardeaketa, Picassok marraztutako koadroari esker egin zen famatu mundo osoan.
• Erakusketa, ekainaren 17ra arte bisitatu ahal izango da Mexikoko Euskal Etxean.


Mexiko DF. 2012ko apirilak 26. Gaur izan da 75 urte betetzen dituen Gernikako bonbardeaketari buruzko erakusketaren inaugurazioa. Argazki erakusketak, Alemania eta Italiako tropek Gernikan egin zituzten bonbardeaketak oroitu nahi ditu, eta era berean, orduan gertatutako gatazka eta sufrimendu momentuak Mexikoko biztanleriari gerturatu nahi zaizkio.

Bruselas, Buenos Aires, Santiago de Chile, Bogotá, Mexiko eta New York-eko hirietan estreinatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak bere atzerri politiken barruan dituen indarkeri eta gatazka zilegitasun eza emateko ekintzetako bat izan da erakusketa.

Bertan, Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria, Julian Celaya; Itzel Olague, Mexikon Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria; Lourdes Arrechea, Mexikoko Euskal Etxeko presidentea; Espainiko Guda Zibiletik bizirik atera zen eta gaur egun mexikoko biztanle den Nile Ordorika; eta Enbaxadore eta Mexikoko Kanpoko Erlazio eta Giza Eskubideen Zuzendari Nagusia, Alejandro Negrín Muñoz egon ziren.

Erakusketak, Etxepare Euskal Institu eta Gernikako Bake Museoaren Fundazioaren laguntzaz hedatua, gertatutako gatazken irudiak erakusten ditu 20 panel bidez. Hauek, orduan herri bizkaitarrean bizi izan ziren beldur eta gatazka momentuak erreflejatu nahi ditu. Era berean, ikusleengan bake eta demokrazia baloreen garrantzia isladatu nahi du.

Ekainaren 17a arte bisitatu ahal izango den erakusketa honek, bizi izan zen guda-aurreko Espainia, Espainiako Guda Zibilia, Gernikako Bonbardaketa, berradiskidetasun prozesua eta Picasso-k marraztutako koadroari testuinguru politiko, gizarte, kultural eta ekonomikoei errepasoa eman nahi dio.

Gernikaren gainean eroritako bonbardeaketa hiru ordu baino gehiago iraun zuen, eta hiru fase ezberdin izan zituen: lehenengoan, bonba suntsitzaileen jaurtiketa izan zen, bigarrenean, su-piztaile bonbak bota ziren, eta azkenik, herritarren metrailaketarekin bukatu zuten beren ekitaldia. Erasoa, Francoren aginduz, Condor Legio Alemaniarraren eta Italiarren Airezko Indarrek egin zuten. Gernika erabat suntsiturik geratu zen eta gertakizuna historiara pasatu zen lehen guda proba moduan.

Erakustaldiaren lekua Euskal Etxea izatearen arrazoi nagusia, "Euskal biztanleriaren etxea dela" argudiatu zuen Itzel Oleguek, "Euskal kultura errepresentatzen duen lekua da" esan zuen ordezkariak estreinaldian zehar.

Bestalde, Julian Celaya ordezkariak Gernikakoaz gain, Euskadiko beste hiri eta herrietan egon ziren bestelako eraso batzuei aipamena eman zien: Otxandio, Durango, Eibar edota Bilbo, ordungo bortizkeriaren sufrimena pairatu zuten hiriak izan baitziren.

Ordezkariaren hitzetan, "Orduko gatazka eta borrokek atzerriratu zituzten biztanle guztiak Euskadi eta euren gaurko herrialdeen bitartekari egin nahi dute. Euskal biztanle zahar hauek ordezkatzen duten aukera izugarrizkoa dela uste dugu Eusko Jaurlaritzan." Mexikok gaur egun hazitzeko potentzialaren garrantzia ere nabarmendu zuen Celayak, aukera ezin hobetzat alegia bere ustez.

Omenaldi honen bidez, "autoritasmoari ezetz eta domokrazia gailentzearen alde daudela esan nahi dugu. Euskaldun guztien lagunkidetasunaren eta gure herrialdearen aurrerapenaren alde. Hainbat urte ondoren berreskuratutako eta terrorismoaren menpe egon den demokraziaren gailentasuna. Orduan gertaturikoaren berri eman eta bakoitzaren erantzukizun guztiak eta mendekurik gabe, gaur egun bizi dugun baturiko gizarte demokratiko hontan integratzeko aukera emango digu." Azpimarratu nahi izan zuen ordezkariak.

Celayak 2009an Eusko Jaurlaritzak Mexikori emandako "Lagun Onari" domina gogoratu nahi izan zuen, orduan hain momentu zailetan Mexikok euskal biztenleriari eskainitako laguntza eskertuz. Honek, bi herrialdeen arteko gizarte, politika, ekonomiko eta laguntasunaren baloreak asko estutu zituela, eta orduan Euskadirentzat onura asko ekarri zituela azpimarratu nahi izan zuen. Adibide bezela, Nile Ordorika jarri zuen, Espainiako Guda Zibiletik bizirik ateratako hiritarra.

Lourdes Arrechearen hitzetan, "hilabete bat lehenago italiar tropek Durango bonbardeatu izan arren, Gernikako bonbardeaketa munduarentzat guda baten beldur sinbolotzat hartu zela" esan zuen.

"Gernikan 28 tona bonba bota zituzten hiru ordutan zehar, gehienak Junker 52 Condor Legioak bota zituen. Orduan zeuden eraikuntzetatik %1 soilik geratu ziren zutik. Herritar zibilak pairatzen ditu guda baten ondoriorik txarrenak." Gogorarazi zigun Lourdesek.

"Orain dela 75 urte Gernikan bizi izandakoa gogoratzea garrantzizkoa dela uste dugu, inoiz ahaztu ez izateko. Datozen belaunaldiak orduan Gernikan sufritu zen bonbardaketaren berri izan dezaten, irakaskuntza moduan hartu dezaten eta lehenago eta ondoren egon diren indarkeria gertaerak desager daitezen." Adierazi zuen Euskal Etxeko presidenteak. "Hala ere, Gernika gaur egun bake sinbolo batean gailendu dela uste dut" amaitu zuen Lourdesek.

Alejandro Negrín Muñozek, Mexikoko Giza Eskubideen Ordezkariak, "gaur bezalako ekitaldiek hausnarketa, solidaritate eta denuntziarako deiak" dirala aipatu zuen.

"Gernikan jazotako txikizioak eta orokorrean Bigarren Mundu Gerran gertatutakoak, Giza Eskubideen nazioarteko sistema eraiki zuten, eta demokraziaren alde dauden herrialde guztiek Giza Eskubideen alde lan egiteko bidea ere" adierazi zuen.

"Espainiako Gerra Zibileko ezbeharretatik Mexiko eta Espainiaren arteko erlazioa sustraitzeko indarra gauzatu zen", baita Euskal Herriarekiko harremanak ere, honenbestez ertamerikako herrialdea "asilo eta babesleku gisa jokatu zuen herrialde abegitsua bilakatu zen", nola ez, ordurarteko kultura aberastuz.

Dudarik gabe, ekitaldiko hitzaldi hunkigarriena Nile Ordorikarena izan zen, ikusleekin Gernikako Bonbardaketaren oroitzapenak partekatu baitzituen. "Euskadin gertaera tamalgarri eta mingarri hau pairatu eta oraindik bizirik dirauten gutxi horietakoa naiz" esanez hasi zen bere hitzaldia. Bonbardaketa egunean berak 5 urte baino gutxiago zituela eta, bere oroitzapenak kontatu beharrean familiakideenak ekarriko zituela azpimarratuz.

Garai hartan baserriko landan etzunda abioiak pasatzen ikusten zituztela kontatu zuen "ikuskizuna disfrutatuz". Orduan Nile lekeition bizi zen, Lauaxetaren laguntzaz familiarekin Gernikatik pasatu zen gerra egoeratik alde eginez bonbardaketa jazo eta ordu gutxitara, "dena zegoen sutan" kontatu zigun.

"Izugarria izan zen" esan zuen hunkituta. "Amak guztia sutan zegoela kontatzen zigun, sugarrak bigarren pisurarte zeudela eta emakume eta umeak kalean noraezean korrika zebiltzala"

Bi urtez Donibane Lohitzunen erbesteratuta bizi ostean, Mexikorako bidea hartu zuten, 1939ko azaroaren 22an heldu ziren Franco hil ostean itzultzeko asmoz, alabaina, urteak aurrera joan ahala inoiz ez ziren bueltatu.

Behin Euskal Etxean erakusketa igaro ondoren, Tlatelolco-ko Kultur Elkarte Unibertsitarioan ikusteko aukera izango da, eta azkenik, beste 13 herrialdeetan erakutsiko da.

75. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak 2012 urtea Bake eta Askatasunaren Kulturen Urtea bezela izendatu du.

Informazio eta argazki gehiagorako:

Laura González de Artaza
Tel. (01 55) 55141163
Cel. 5527498261
lartaza@docorcomunicacion.com

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria, Julian Celaya