Berriak
Eu

Belgikak Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzen du Gudako Umeen eta ume horiek hartu zituzten herrialdeei esker ona erakutsiz

2012.eko apirilak 26

EBrako Euskadiko Ordezkaritzak ekitaldi bat antolatu du "Gudako Ume"en omenez, baita ume horiek hartu zituzten herrialdeei eskerrak emateko eta gertatutakoa ezagutzera lana azpimarratzeko ere.

Euskadik Europar Batasunerako duen Ordezkaritzak ekitaldi handi bat egin du Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko. Bertan izan dira, besteak beste, Errusiar Federazioak Belgikan duen alboko enbaxadorea, Belgikako eta Europako erakundeen ordezkariak, Begikako Gerrako Umeen Elkarteko kideak, euskal komunitateko hainbat pertsona eta zenbait bazkide europar. Era berean, Ieper eta Huy hiri belgikarrek ere ez dute hitzordua galdu (hiri horiek bi Mundu Gerretan suntsituak izan ziren).

Gaur egin den ekitaldian, Europako hainbat hiritara joango den erakusketa ibiltaria aurkeztu da. Erakusketa hori Eusko Jaurlaritzak atzerrian dituen ordezkaritzak Europako eta Amerikako hamar herrialdetan antolatzen ari diren jardueretako bat da. Gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez dauden 20 panelen bidez, Gernikako Bakearen Museoa herriaren bonbardaketa gogoratzeko eta bakearen kulturaren alde lan egiteko sustatzen ari den lana azaltzen da.

Gudako umeek egindako lana eskertzeko, EBrako Euskal ordezkariari Luis Salazar artistaren lan bat entregatu zaio.

 

Euskadik EBrako duen ordezkariaren, Ieper hiriko (Belgika) ordezkariaren eta Gudako Umeen ordezkariaren esku-hartzeak

Euskadik EBrako duen ordezkariak, Marta Marínek, bere esku-hartzean adierazi duen bezala, "gaur, gogoratzeko eta memoriarako egun bat da. Gudako Umeez harro gaude, gure memoria dira, eta Belgikari nahiz Errusiari eskerrak eman behar dizkiegu, 8.000 ume baino gehiago hartu zituztelako". Era berean, ordezkariak Mathieu Corman kazetari belgikarraren lana gailendu du. Corman Gerkinako bonbardaketaren lekuko izan zen, eta Steer-ekin, Colmes-ekin eta Monks-ekin batera, ahal izan zuen guztia egin zuen geratutakoa ezagutzera emateko". Era berean, arteak eta kulturak memoria gordetzeko duten balioa azpimarratu du, horixe egin baitzuen, adibidez, Pablo Picassok Gernika margolanean.

Ordezkariaren hitzen ostean, Delie jaunak, Ypreseko Udaleko zinegotzi eta bakearen eta lankidetzaren arloko ordezkariak, gerren basakeriak pairatu zituzten hiriek bakearen eta giza eskubideen kultura sustatzeko duten garrantzia nabarmendu du.

Bestalde, Liejako eta Ganteko Umeen esku-hartzea une hunkigarria izan da, eta Luis Salazar Frantziako Gobernuaren Letren eta Arteen jaunak adierazi du memoriak bizirik jarraitzen duela.

 

 

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena dela-eta Belgikan antolatu diren ekitaldiak

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira, eta 2012a Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen urtea dela-eta, Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzak hainbat jarduera gauzatu ditu Gernikan duela 75 urte gertatutakoa ezagutzera gogoratzeko. Apirilaren 26an Euskadik EBrako duen Ordezkaritzan inauguratuko den erakusketa ibiltari bat hainbat hiritara joango da, hala nola, Bruselako Instituto Cervantesera, Liejako Udalera, Ieper-eko "Flanders Fields Museum" museora nahiz Huy-ko Memorial Nazionalera. Iper eta Huy hiriak bi Mundu Gerretan suntsituak izan ziren.

Jarduerak Eusko Jaurlaritzak atzerrian dituen Ordezkaritzekin, Etxepare Institutuarekin eta Gernikako Bakearen Museoarekin lankidetzan gauzatu dira.

Era berean, Belgikako hainbat elkarte eta erakunde gertakari horien oroimenez zenbait ekimen ari dira gauzatzen. Aipatzekoa da, esaterako, "Les Territoires de la Mémoire" Elkarteak Liejan (Belgikan) antolatu zuena.

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaria, Marta Marin