Azaroak 25 kanpaina
qrcode

Bengoetxea lehendakariordea: "Eusko Jaurlaritzak bide guztietatik lan egiten jarraituko du euskara Europako hizkuntza ofizial gisa onar dadin"

2025-05-27

"Euskara Europako hizkuntza ofizial gisa aitortzeko gure lana eta borondatea inoiz baino biziago dago". Hala adierazi du Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak Lehendakaritzan egindako adierazpen instituzional batean. Espainiar gobernuak egindako diplomazia lanak eskertu ditu eta aldi berean, "Euskara Europako hizkuntza ofizialen artean beste bat izateari uko ez egiteko" eskatu dio.

Gaur Europar Batasuneko Gai Orokorretarako Kontseiluaren bilera izan da. Bertan, EBko kide diren 27 gobernuek ordezkaritza dute eta euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasunari buruzko eztabaida atzeratzea erabaki da. Bengoetxea lehendakariordeak adierazi duenez, "Eusko Jaurlaritzak bide guztietatik eta gure eragileen eskutik lan egiten jarraituko dugu, maila gorenean, euskara Europako hizkuntza ofizial gisa onar dadin".

Bere hitzaldian Europar Batasunaren goiburua, "Aniztasunean bat eginda", aipatu du, "EB kultura, tradizio eta hizkuntza ezberdinak dituzten herri eta nazioak batzen dituen proiektua da". "Euskara gure hizkuntza da, gure errealitate sozialaren zati bat, eta, beraz, Europako hizkuntza propioa eta Europako ondarea", adierazi du. Ildo horretan, aniztasun horren aurka "interes paritidisten erabilera" salatu du, eta "euskara, katalana eta galiziera hitz egiten duten milioika europarren hizkuntza-eskubideen ukazioa" sustatzea.

Lehendakariordeak Eusko Jaurlaritzak eta lehendakariak berak egindako lan-kudeaketa ezberdinak gogorarazi ditu, eta gaur Europan erabaki-mahai batera iritsi izana urte askotako lanaren emaitza dela esan du, kolore desberdinetako gobernuen eta eragileen lankidetzaren emaitza: "guztiek merezi dute Eusko Jaurlaritzaren aitortza eta esker ona".

3 iruzkin
  • Argazkia Cristián Gutiérrez Gutiérrez
    2025-05-28

    Una noticia de gran alcance que refleja la plurinacionalidad

  • Argazkia Cristián Gutiérrez Gutiérrez
    2025-05-28

    Excelente noticia

  • Argazkia Xaver
    2025-05-28

    Baliabideak izatearen zentzu negatiboak lekuen defentsa-ahalmenaren ideia eman dezake, eta horrek domino efektua eragin diezaieke gainerakoei, gertakari larriren bat gertatuz gero.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak