Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak positiboki baloratu du presoak gizarteratzeko plana

2012.eko apirilak 27

Patxi Lópezek gaur goizean Gasteizko Silken Hotelean egin den Cinco Días gosari eta mahai-inguruan parte hartu du

Cinco Días egunkari ekonomikoaren foroa 'Berreskurapenaren bidea' azpitituluarekin egin da. Bertan Patxi Lópezek ziurtatu duenez, "ekonomia ondasun publiko bat da eta gizartearen zerbitzura egon behar du". Era berean, lehendakariak Europako herrialde jakin batzuk kritikatu ditu. "Frantzia eta Alemania, funtsean", "etengabe doikuntzak eta murrizketak" egiteko neurriak proposatu dituztelako, "akordio europar" handia behar duten hiru gai hauek proposatu beharrean: zor publikoa, politika ekonomiko berria eta fiskalitatea

Lehendakariak Gobernu zentralak presoak gizarteratzeko proposatu duen plana baloratu du. Horri buruz esan du "positiboa dela, lege-tresnak erabiltzen baititu bizikidetza, askatasuna eta ETAren behin betiko amaiera finkatzen saiatzeko". Neurri hori, gainera, "talde terrorista bat garaitu duen zuzenbide estatu baten posizio sendotik" proposatu da. Lehendakariak "gizarteratzea demokraziaren garaipena" dela esanez itxi du gaia.

Patxi Lópezek, era berean, Euskadiren eta "autonomia erkidego guztien" autogobernua defendatu du, "berdintasuna eta herrialdearen kohesioa sustatu baititu". Eta zorrotz adierazi du Gobernu zentralak ez duela autonomia erkidegoetan esku hartuko.

Euskadiren ereduari dagokionez, lehendakariak esan du "funtzionatzen" duela, eta, hori defendatzeko, datu hauetan oinarritu da: Euskadi da kaudimen handiena duen autonomia-erkidegoa, zerbitzu publiko guztiak mantendu ditu eta euskal ekonomia defendatu da.

Iruzkin bat
  • @rafaela_romero
    2012.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari valora de forma "positiva" el plan de reinserción de presos. http://t.co/xOVcVRjh

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)