Berriak Lehendakaritza
qrcode

Emakumeen bizi-zikloaren errekonozimendu soziala aldarrikatu du Emakundek, berdintasunerantz aurrera egiteko beste urrats bat delakoan

2025-05-27
  • "Mintza gaitezen hilekoaz eta menopausiaz" jardunaldia ospatu du gaur Basauriko Emakumeen Etxean, ikusezin bihurtutako eta estigmatizatutako gai baten aurrean hausnarketarako eta eztabaidarako gune bat sortuz
  • Bihar, maiatzak 28, Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna ospatuko da

Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeak “Hilekoaz eta menopausiaz hitz egin dezagun” jardunaldia egin du gaur Basaurin, bihar, maiatzak 28, Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna dela eta, hilekoaren eta menopausiaren inguruan oraindik ere badirauten estigma eta tabuei buruzko hausnarketa kolektiboa sustatzeko.

Jardunaldia Berdintasunaren eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Itunaren jardueren barruan kokatzen da, eta Itunaren barruan sortu den Belaunaldien arteko Taldeak bultzatu du. Talde horretan, Emakundeko Aholku Batzordeko eta Gazteriaren Euskal Kontseiluko ordezkariek parte hartzen dute.

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak historikoki eremu pribatura baztertu den errealitatea ikusarazteko beharra azpimarratu du. "Hilekoaz eta menopausiaz ikuspegi publikotik, sozialetik eta eskubideetatik hitz egitea ezinbesteko urratsa da benetako berdintasunerantz aurrera egiten jarraitzeko. Hemen ere pertsonala politikoa da, eta emakumeen sexu- eta ugalketa-osasunak, etapa guztietan, gure politika publikoen muinean egon behar du ".

Miren Elgarrestak Herri Itunaren Belaunaldien arteko Taldearen lana eskertu du, "emakumeen bizi-zikloaren inguruan eztabaida soziala sortzeagatik eta haien bizitzetan eta gizartean duten eraginagatik". Emakumeen beharrei arlo guztietatik (Osasuna, hezkuntza, lan mundua, kirola eta abar) erantzun ahal izateko beharrezkoa da halako eztabaida.

2.500 emakumeren pertzepzioak

Jardunaldian, talde horrek azken urtean emakumeen bizi-zikloari lotutako gizarte-pertzepzioen eta estigmen inguruan egindako lanaren emaitzak partekatu dira, batez ere hilekoaren eta menopausiaren ingurukoak. Hala, Euskadiko 2.500 emakume inguruk parte hartu duten inkestaren emaitzak aurkeztu dira. Hilekoari dagokionez, emakumeen % 45ek adierazi du lehen hilekoa iritsi izana modu negatiboan hauteman zutela. Gainera, inkestatuen % 70ek onartu du hainbat botika erabiltzen dituztela erregelako minak arintzeko.

Menopausiari dagokionez, fase horretan dauden emakumeen % 53k adierazi du ez direla ulertuak sentitu medikuek artatu dituztenean, eta emakumeen % 48k uste du menopausiak bere egunerokoan eragin diola, ziurtasunik eza sentiaraziz bereziki. Gainera, hainbat emakumeren testigantzak biltzen dituen Giza Liburutegia ezagutarazi da. Emakume horiek estigmekin, tabuekin eta oraindik ere emakumeen gorputzen eta bizi-esperientzien inguruan dagoen desinformazioarekin lotutako bizipen pertsonalak partekatu dituzte.

Jardunaldian zehar, Kamanga Influencers Club taldeak zuzeneko bat eman du eraikinaren kanpoaldetik bere sare sozialen bidez, publiko anitzago eta ugariago batengana iristeko helburuarekin.

Ekimen honen bidez, Emakundek berretsi du proposamen eraldatzaileak garatzeko konpromisoa, emakumeak egungo gizarte-erronketarako irtenbideen erdigunean jartzeko. Berdintasunaren aldeko Herri Ituna, Eusko Jaurlaritzak Emakunderen bitartez sustatua, berdintasunaren lorpenerako plataforma herritarra izatea du helburu.

 

2 iruzkin
  • Argazkia malou
    2025-05-28

    ¿Por qué si es tan importante dar visibilidad a las etapas y procesos biológicos que son propios de las mujeres (de las hembras humanas adultas), la página de Osakidetza afirma que hay otras “personas con cuello de útero”, “personas gestantes” u otras “personas embarazadas”? ¿Quiénes son esas personas y a qué otro sexo o tercer sexo, que no es mujer, supuestamente pertenecen? ¿No son únicamente las de sexo mujer las que pueden embarazarse o tener útero o la menstruación o la menopausia? ¿Por qué Osakidetza, en cambio no habla de personas con pene o con próstata o personas "embarazantes o embarazadoras", en lugar de hombres?
    ¿Por qué la Universidad del País Vasco publica que hay personas menstruantes o personas menopáusicas, o que hay personas que se “sienten o identifican mujer” invisibilizando, de nuevo al sexo mujer y vaciando de sentido la palabra que las nombra?
    ¿Se ha quejado Emakunde por volver a relegar a las mujeres a una subcategoría en función de cómo se sienta una persona y no en función de la realidad que representa su biología? Biología que determina que solamente las mujeres puedan tener o hayan tenido la menstruación o la menopausia.
    Las personas “no binarias” por las que pregunta Emakunde, la Universidad del País Vasco, Osakidetza y el Gobierno Vasco en sus encuestas y formularios ¿tienen o han tenido la menstruación o la menopausia? Porque le recuerdo que estos procesos pertenecen al sexo mujer, forman parte de su biología y no puede desligarse del sexo mujer.
    Por favor, sean valientes en Emakunde, defiendan de una vez a niñas y mujeres, hembras humanas, sexo mujer, y dejen de borrarlas y de permitir que se ocupe la palabra que las nombra, mujer, porque eso no es defender la realidad y la igualdad de derechos entre mujeres y hombres; es subordinar, una vez más, a las mujeres por razón de su sexo.

  • Argazkia SN Robot
    @ContraBorrado
    2025-05-27

    Comentario de X:
    El reconocimiento social del ciclo vital femenino, que acertadamente reivindica hoy @emakundEJGV, pasa por aceptar que mujer es un concepto biológico. Y aplicarlo a las políticas públicas del gobierno vasco @Gob_eus, @eajpnv.
    https://t.co/Q0lfyQ61lQ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak