Berriak
Eu

Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrenari buruzko erakusketari hasiera eman diote Buenos Airesen

2012.eko apirilak 27

Euskal gizatalde, prentsa eta bertako autoritateen aurrean egindako aurkezpen baten bidez, Gernikako Bonbardaketaren 75.urteurrenari buruzko erakusketari hasiera eman diote ofizialki Buenos Airesen. Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Euskadiren Ordezkaritzak eta Gernikako Bakearen Museoko Fundazioak antolatuta, erakusketa maiatzaren 24ra arte egongo da irekita Buenos Airesko Oroimenerako eta Giza Eskubideen Sustatze eta Defentsarako Espazioan (ESMA-ohian).

Elvira Cortajarena Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaria, Marita Perceval Argentinako Giza eskubideen Sustatze Idazkariordea, Eduardo Jozami Haroldo Conti Oroimenaren Zentro Kulturalaren Zuzendaria eta José Luis Vidaller Nieto Gudako Haurrak Elkartearen Presidentea buru izan ziren erakusketa ekitaldien hasieran. Ignacio Hernaiz zeremonia-maisua izan zen, UNESCO-ren Giza Eskubideen Sustatzerako Nazioarteko Zentroa martxan jartzeko arduraduna. Zentro honen kokapena ere Buenos Airesko Oroimenaren Espazioan dago.
Cortajarena Ordezkariak Buenos Airesko erakusketaren hiru berezigarri azpimarratu ditu hitzaldian. Lehena, Argentinako arratasaldeko 7retan inauguratu da, 26 egunaren hasieran Euskadin, munduko erakusketa honen hasiera izanez.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Gernikako Oroimenaren Museoak hitzarmen bat sinatu dute erakusketa hau ibiltari 11 herrialdetan aldi berean egiteko. Ekimen hau lehenengo aldiz egiten da nazioarteko aliantza honekin 75. urteurren egunean.

Azkenik, eta inportanteena, gaur lehenengo aldiz dela Gernikako Bonbardaketaren urteurrena askatasunarekin ospatzen dela Euskal Herrian azpimarratu behar da. Frankoren diktadurarik gabe eta ETAren mehatxurik gabe. Horregatik, Lehendakariak 2012 urtea 2012a "Bakea eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea" deklaratu du.
Lehendakariaren hitzak aipatuz azpimarratu du Ordezkariak: "Gaur Gernika guztion lekua da. Mundua irekitzen gaituena eta une nahasietan gu gidatzen gaituena. Horregatik, gogoraraztea derrigorrezkoa da eta gertaera horretatik hartu dituen ikasbideen balioan jartzea dela uste dut eta Euskal Herrian irekitzen diren askatasunaren eta itxaropenaren garai berria indartzeko.

Haroldo Conti Oroimenaren Kultur-Zentroan Erakusketaren hasieran, esposizioaren 21 taula ikustatu dute bildutakoek, baita "Granos de uva en el paladar" antzerki lana ikusteko aukera izan dute ere. Aktoreek Espainiaren historia eta idarkeriazko egoera izan den gerra zibilaren protagonistenenak egin zituzten aktoreek.
Argentinako erakundeerako ordezkariak eta euskal gizataldearen kideak laguntzeko egon dira ekitaldi hunkigarrian Teresa Parodi munduan famatua den abeslari popularra eta hilabete osoan erakusketa egongo den EcuNHi - "Nuestros Hijos - Gure Semeak" zentro kulturaleko zuzendariak Maiatzako Plazako Amen Elkartearen laguntza eraman zuena. Bestalde, Maiatzako Plazako Amonen elkarteko izenean biloba berreskuratua den Pedro Naval lehen ilaran eserita zegoen. Argentinako autoritateen artean egon dira Judith Said Oroimenaren Agiritegi Nazionaleko Zuzendari Exekutiboa eta Alejandra Birgin Parisko Etxe Argentinarreko Zuzendaria.

Euskal gizatalde ere han egon zen euskaldun guztion bihotzean dagoen episodioa gogoratzeko. Ricardo Basterra Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna - FEVAko lehendakaria, María Aranzazu Anitua Laurak Bat euskal etxeko lehendakaria, Jorge Azpiri Guan de Garay Fundazioaren lehendakariordea; María Angeles Oñederra Toki Eder José C. Paz euskal etxeko Lehendakaria; María Susana Mendizabal Olavarriako Gure etxe maitea euskal etxeko lehendakaria eta María Esther Arrondo Lapridako Lagunen etxea euskal etxekoa. 97 urte dituen Fructuoso Pérez Arrospide egon da haiekin, bonbardaketaren bizipenekin eta gudari izan zen garaiko esperientziekin hor ekitaldian egon diren guztiak hunkitu dituena.

Oroimena eta Giza Eskubideak Zentroa Armadaren Mekanika Eskolan (ESMA) dago. ESMA atxiloketa ilegalen eta torturen lekua izan zen Argentinako diktadura garaian eta 5000 bat lagun desagertu zirenean. Hor gertatutako oroimena transmititzeko eta babesteko eta giza eskubideak defendatzeko erakunde batzuk daude leku honetan. Hor dauden erakundeak dira Haroldo Conti Oroimenaren Kultur-Zentroa eta Maiatzako Plazako Amak elkartearen "Nuestros hijos - Gure Semeak" zentroa (EcuNHi), besteak beste.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria