Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren arabera, Gobernu zentralak presoak gizarteratzeko martxan jarri duen plana “aurrerapauso” bat da

2012.eko apirilak 26

Jesús Lozak dioenez, "oso garrantzitsua da Batasunak eta bere inguruko jendeak presoak gizarteratze-programara atxikitzea eragozteari uztea"

Jesús Lozak, Bizikidetzarako ordezkariak, Gobernu zentralak terrorismo-delituekin lotutako presoak gizarteratzeko proposatu duen plana "aurrerapen" bat dela eta "norabide zuzenean eman den aurrerapauso bat" dela adierazi du. eta lehendakariak irailean Politika orokorraren inguruko eztabaidan eta martxoaren 8ko osoko bilkuran jada neurri horiek planteatu zituela gogorarazi du. "Bi gobernuen lanaren emaitza da, elkarrizketa zuhurrena", nabarmendu du Lozak. Ordezkariaren hitzetan, "talde terrorista uzten duten eta espainiar kartzela-legera atxikitzen diren preso guztiak banan-banan gizarteratzea da norabide zuzena". Horren harira, "ETA talde terrorista behin betiko desagertzeak gizarteratzea bultzatuko luke", esan du. Hori dela eta, lehendakariaren ordezkariak azpimarratu du Batasunak ETAri esan behar diola "benetan bere presoez kezkatzen bada taldea desegitea dela egin dezakeen gauzarik onena", izan ere, "ez du zentzurik Batasunaren esparruak bere presoei berak betetzen dituen legeak betetzea galaraztea". "Ez dugu zigor gehiago ezarri nahi, bizikidetza berreskuratu nahi dugu", erantsi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jesús Loza