qrcode

“Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua”

2025-05-26

Atzo bukatu zen Euskaraldia, hizkuntza ohiturak euskarara gerturatzeko 11 egunetako ariketa praktikoa. Milaka lagun, boluntario, langile, bildu ditu beste behin ere ariketak, Santurtzitik Zegamara, Barkoxetik Tuterara. Harro egoteko moduan gaude euskaltzale guztiok. 

Hamaika egun hauek posible izan dira, aurretik beste dozenaka hilabete prestaketa lanetan igaro dituztelako batzorde, entitate eta lantalde askotan. Zorionak eta eskerrik asko denei. 

Eta zorionak, noski, txapa paparrean jantzi eta Euskaraldian parte hartu duzuen belarriprest eta ahobizi guztioi. 

Informazio gehiago

Iruzkin bat
  • Argazkia Xaver
    2025-05-26

    Estatu baten kultura-aberastasunak, bere dialekto guztiekin, nazioartean ere indartzen du, ez bakarrik giza eskubideak babesteko, baita babesik ezean ondarea espoliatzea saihesteko ere.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak