Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, Auzitegi Gorenaren epaiak "esparru politikoaren judizializiazio guztia gaitzesten du"

2010.eko otsailak 02

Bozeramailearen esanetan, epai hau ikasbidea da alderdi politikoentzat, zeren "ezin baita lortu eremu juridikoan eremu politikoan lortzen ez dena"

Auzitegi Gorenaren epaiak artxibatu egin du Patxi López Lehendakariaren eta beraren aurretik Lehendakari izandako Juan José Ibarretxeren aurka irekitako auzia, hau da, ETAren 2006ko su-etenaren garaian Batasuna alderdi ilegalizatuaren zenbait buruzagirekin biltzeagatik irekitako auzia. Horren aurrean, Eusko Jaurlaritza "pozik" agertu da epaiagatik. Beraren bozeramaile Idoia Mendiaren ustez, erabakia "independentzia judizialaren erakusgarria" da, "eremu politikoaren judizializazio guztia gaitzesten baitu".

Eusko Jaurlaritzak "oso balorapen positiboa" egin du Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaz; izan ere, epai horren bidez artxibatu egin da Patxi López Lehendakariaren eta beraren aurretik Lehendakari izandako Juan José Ibarretxeren aurka irekitako auzia, hau da, ETAren 2006ko su-etenaren garaian Batasuna alderdi ilegalizatuaren zenbait buruzagirekin biltzeagatik irekitako auzia. Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Idoia Mendiak azpimarratu duenez, "epaiak gaitzetsi egin du eremu politikoaren judializazio guztia" eta "iraganaren eta geroaren arteko mugarri bat" jarri du, jurisprudentzia ezarri baitu. "Ezin saia daiteke eremu juridikoan lortzen eremu politikoan lortzen ez dena", gaineratu du. Asteko Gobernu Kontseiluaren ostean egin ohi den prentsaurrekoan, Idoia Mendiak baloratu du Auzitegi Gorenaren erabakia. Atzo jakinarazita, epai horren bidez artxibatu egin da Patxi López Lehendakariaren eta beraren aurretik Lehendakari izandako Juan José Ibarretxeren aurka irekitako auzia, hau da, ETAren 2006ko su-etenaren garaian Batasuna alderdi ilegalizatuaren zenbait buruzagirekin biltzeagatik irekitako auzia.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Idoia Mendiak nabarmendu duenez, epai hori "doktrina finkatua" da etorkizunerako; beraren ustez, gainera, epaiaren justifikazioaren alderdi garrantzitsuena da "eremu politikoa bereizten duela eremu judizialetik". "Independentzia judizialaren" ikasbidea da, esan du bozeramaileak. Beraren iritziz, epai honek hausnartzera bultzatu beharko lituzke alderdi politikoak. "Ezin saia daiteke eremu juridikoan lortzen eremu politikoan lortzen ez dena", azpimarratu du.

Langabeziaren datuak

Beste alde batetik, bozeramaileak baloratu ditu azken hilabeteko langabeziaren datuak - Euskadin 7.486 langabe gehiago daudela erakusten duten datuak-. Mendiak esan duenez, Jaurlaritzak aurretik iragarri zuen 2010 "ez zela oso urte ona izango", baina azpimarratu du Lan eta Industria Sailak "lanean ari direla baldintza egokiak sortzeko, enpresek lanpostuak suntsitzeari utz diezaioten eta enplegua sortzeko gai izan daitezen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia