Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik Gernikako Bonbardaketa gogoratu du

2012.eko apirilak 26

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena da gaur. Eusko Jaurlaritzak, lehendakariaren zuzendaritzapean, eta euskal erakundeen ordezkari askok hainbat ekitaldiren bidez gogoratu dute egun hura. Besteak beste, Nestor Basterretxearen “Su Agonia” eskultura inauguratu da. Lan horren bidez, 1937ko apirilaren 26an hil ziren pertsona guztiei omenaldia egin nahi zaie.

Patxi López lehendakariaren hitzetan, Gernika “itxaropen- eta askatasun-aldarri bihurtu da, basakerien salaketaren ikur unibertsal”. Horrez gain gogorarazi du Gernikako gertakari latz horretan “ez dela iraganean gaurko mendekurik bilatu nahi, etorkizunerako hesi bat eraiki nahi da gure lurrean indarkeria galarazteko”. Lehendakariak ziurtatu duenez, Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurren honetan “itxaropena izateko arrazoiak ditugu. Euskadi gaur, urte askoren ondoren, guztiz askea da”. Lópezen hitzetan, “askatasunezko aro berri hau beldurraren aurrean eutsi izanagatik lortutako saria da. Askatasunaren eta demokraziaren defentsaren emaitza”.

Iruzkin bat
  • @Pedro_Sustacha
    2012.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Euskadi recuerda el Bombardeo de Gernika http://t.co/nEDkwvGC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)