Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Bilbon Hezkuntzaren aldeko Mundu-kanpainaren ekitaldi nagusian parte hartu du

2012.eko apirilak 26

Patxi Lópezen hitzetan, "hezkuntza aprobetxatu egin behar da, horrela guztiok izango baikara pertsona hobeak"

Lehendakariak gaur goizean Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza Astea (HAME) dela-eta Bilboko Indautxu Plazan egin den ekitaldi nagusian parte hartu du. Patxi Lópezekin batera, topaketa horretan izan da Hezkuntza sailburuordea, Maria Antonia Ozcariz, baita Marta Ares Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria ere

'Eskubideekin hasieratik. Kalitatezko hezkuntza goiztiarraren alde'. Hori da apirilaren 23a eta 29a bitartean egiten ari den Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza Astearen aurtengo leloa.

Bere esku-hartzean, lehendakariak "hezkuntzaren garrantzia" azpimarratu du, eta ez ditu ahaztu garapen-bidean dauden eta hemengo baliabide materialak ez dituzten umeak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari, Maria Antonia Ozcariz, Marta Ares