Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Bilboko tranbia La Casillaraino iritsi da

2012.eko apirilak 25

Bilboko tranbiaren Basurto-La Casilla tartea gaur, apirilaren 25ean jarri da martxan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari atxikitako EuskoTren sozietate publikoak

Esan bezala, bi geraleku berri izango ditu, bata Autonomia hiribidearen sarreran (BASURTO) eta bestea, La Casilla plazaren parean (LA CASILLA). Tranbia galtzadaren erditik igaroko da Montevideo eta Autonomia hiribideetan barna, eta Bilbobus autobusen plataforma eta BASURTOko geralekua baliatuko ditu.

Bilboko tranbiaren zerbitzu erregularrak, bidaiari gehien izaten diren orduetan, 10 minututik behin eskainiko du zerbitzua Atxuri eta La Casilla artean, hau da, lanegunetako puntako orduetan eta jaiegun ez diren larunbatetako arratsaldeetan. Hortik kanpo, 15 minututik behin. Gainera,ohiko zerbitzua indartzeko zerbitzu bereziak jarriko dira, Athletic-ek San Mamesen partida duenean, Bilboko Aste Nagusian eta San Tomas egunekoan, hain zuzen ere, urtean zerbitzua gehien erabiltzen den egunetako bat.

Erabilpen-datuak


2002ko abenduaren 18tik 2012ko otsailaren 29ra bitartean (azken datu estatistikoak egun horretakoak baitira), Bilboko tranbia 24 milioi pertsonak baino gehiagok erabili dute. 2011n, Bilboko tranbiak, martxan daramatzan 10 urteetako eskari pilaturik altuena izan zuen, 2.998.843 bezerorekin, eta horrek, 2010eko datuekin alderatuta, % 5,24ko hazkundea esan nahi du. 2011n, Bilboko tranbiaren hileko batez besteko erabilpena, 249.903 pertsonaren ingurukoa izan da, hau da, egunean, batez beste, 8.216 pertsona.

SAN MAMES da bidaia gehien eragiten dituen geralekua, bidaiarien % 11,46 hartzen dituelarik. Bidaiariak honela banatuta dira geralekuka 2011n:

San Mames: % 11,46.
Uribitarte: % 10,61.
Ribera: % 10,24.
Abandoibarra: % 9,63.
Guggenheim: % 9,06.
Basurto: % 8,87.
Abandoibarra: % 8,45.
Arrieta % 8,43.
Atxuri % 6,39.
Pio Baroja: % 6,11.
Sabino arana: % 5,49.
Euskalduna: % 5,25.

Bestalde, CREDITRANS da gaur egun gehien erabiltzen den txartela, bidaien % 67,21etan. Erabilera mailari dagokionean, Gizatrans /tarifa murriztua du atzetik, bidaien % 10,47rekin, eta JOANEKOA txartel arrunta, % 8,60rekin.

Tranbia ezartzeak, bai Bilbon, bai Gasteizen, hiri-integraziorako ahalegin garrantzitsu bat izateaz aparte, benetako iraultza ekarri du bidaiarien eskariari dagokionean, irisgarritasunaren aldetik berme osoa duen hiri-garraioaren alternatiba bat eskaintzen duelarik. Tranbia lurrazaleko hiri-garraiobide modernoa, eraginkorra, edukiera handikoa eta guztiz irisgarria dugu; herritar guztiei maiztasun handiko mugikortasun jasangarrirako alternatiba bat eskaintzen diena, baita mugitzeko zailtasunak dituztenei ere.

Iruzkin bat
  • @alfrealday
    2012.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    El tranvia de Bilbao llega ya hasta La Casilla. http://t.co/Qk3FFeiE

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan