Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Gobernu Irekiaren 4 beka eskatzeko epea ireki du

2012.eko apirilak 27

Hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko eta eskaera elektronikoki ere egin daiteke

Gobernu Irekiaren bekak profesionalak Open Government/Gobernu Irekiaren esparruan espezializatzea eta trebatzea sustatzera daude bideratuta, eta, bereziki, ziberkazetaritzarekin, kazetaritza digitalarekin eta herritarren parte-hartzearekin daude lotuta. Interesdunek arlo horietan parte hartu eta ikertu ahalko dute, eta barrutik ezagutu ahalko dituzte lan egiteko modu eta prozesu horiek. Gobernu Irekirako eta Interneterako Komunikaziorako Zuzendaritzaren ustez, beka hauek lagungarriak eta urrats esanguratsua dira baliabide berrietarako, herri-administrazioentzat, unibertsitateentzat, heziketa-zentroentzat eta ikasleentzat. Beken iraupena 24 hilabetekoa da, eta hemen klik eginez aurkituko duzu azterketetara aurkezteko beharrezkoa den dokumentazio eta informazio guztia. Deialdian plaza hauek eskaintzen dira:


Gobernu Irekiaren, Gardentasunaren eta Herritarren Interneteko Parte hartzearen arloko beka 1

Kazetaritza Digitalaren arloko beka 1

Ikus-entzunezko Ekoizpenaren arloko 2 beka

Gobernu Irekiaren bekak lortu nahi dituzten pertsonek prozedura honen inguruko izapide guztiak, eskaerak eta kontsultak presentzialki nahiz elektronikoki egin ahalko dituzte.

Izapideak elektronikoki egiteko, beharrezkoa da txartel-irakurgailu elektroniko bat izatea, baita honako txartel hauetakoren bat izatea ere:
• NAN elektronikoa
• Izenpe txartela
• ONA txartela
• diruaren eta zerga-zigiluaren fabrikaren txartela

Aurrez aurreko baliabideak zein baliabide elektronikoak erabiliz, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainontzeko ereduak izapidetzeko zehaztasunak honako egoitza elektronikoan (URL) daude eskuragarri:

http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-comunica/eu/contenidos/noticia/becas_open_government/eu_2012/becas_2012.html.

Eskabidea presentzialki aurkeztu nahi izanez gero, Gobernu Irekiaren eta Interneteko Komunikazioaren Zuzendaritzara jo ahalko da (Lehendakaritzan du egoitza: Nafarroa kalea 2; 01007 Gasteiz, Araba), astelehenetik ostiralera ordutegi honetan: 09:00-13.00 eta 15:00-16:30.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren herritarren arretarako bulegoetara (Zuzenean) jo ahalko da Bilbon (Kale Nagusia 85), Donostian (Andia 13) eta Gasteizen (Ramiro de Maeztu 10, beheko sol.), 8:00-20:00 ordutegian, astelehenetik ostiralera.

Deitutako beka mota batean baino gehiagotan interesa duten pertsonek interesa duten beka bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko dute. Eskabideari honako agiriak erantsi beharko zaizkio:

a) NANaren fotokopia.

b) Administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea ziurtatzeko agiria.

c) Curriculum vitae-a, ikasketa-espedientea barne hartuaz.

d) Lortu nahi den bekarako garrantzi berezia duten ikasketa eta esperientzia praktikoa ziurtatzeko agiriak edo horien kopia konpultsatua. Egiaztatutako ikasketek izaera ofiziala eta balio akademikoa izan beharko dituzte, betiere. Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko
Partaidetzaren arloko bekak badira, honako hauek ere erantsi beharko dira: egiaztatutako ikasketen azken 2 urteetako ikasketa-espedientea; eta lan-esperientzia egiaztatzen duen enpresaren idazki bat, nolako lanak eta noiz buru dituen adieraziz.

e) Beka eskatu duenak egindako lanen eta argitalpenen kopia.

f) Karnet neurriko argazki bat.

g) Zinpeko aitorpena, adierazten duena aurretik ez duela horrelako bekarik ez antzekorik eskuratu Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura.

h) Zinpeko aitorpena, adierazten duena ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Prozesuari buruzko informazio guztia Irekian argitaratuz joango da.

49 iruzkin
  • 2012.eko irailak 14

    Mila esker!!!

  • Irekia
    2012.eko irailak 13

    En estos momentos se están analizando las reclamaciones presentadas. Las pruebas de selección se celebrarán la última semana de noviembre y se anunciará oportunamente y con tiempo suficiente a través de Irekia y del tablón de anuncios de Lehendakaritza.

  • 2012.eko irailak 13

    ¡Buenos días! ¿Se conoce ya la/s fecha/s de las pruebas para las becas de Periodismo Digital? Mila esker

  • Irekia
    2012.eko uztailak 31
  • 2012.eko uztailak 23

    Hola,
    ¿Se han publicado ya las listas de admitidos en los procesos de selección de las becas de Periodismo Digital?
    Gracias!

  • 2012.eko uztailak 10

    Buenos días,

    ¿En qué URL se publicará on-line en Lehendakaritza y en Irekia la convocatoria para la celebración de las pruebas y el listado de las personas solicitantes que cumplan los requisitos para cada tipo de beca?

    Muchas gracias

  • 2012.eko ekainak 28

    Eskerrik asko

  • Irekia
    2012.eko ekainak 28

    En estos momentos estamos notificando la subsanación de defectos de las solicitudes que no se han entregado debidamente cumplimentadas.
    Un saludo.

  • 2012.eko ekainak 27

    Buenas tardes. ¿Cuándo se sabrá la resolución de las becas?

  • 2012.eko ekainak 11

    Mila esker!!

  • Irekia
    2012.eko ekainak 11

    No hay pre selección. Estamos abriendo la documentación para solicitar personalmente los documentos que pudiesen faltar.

  • 2012.eko ekainak 08

    Buenas tardes. ¿Dónde podemos conocer cómo va el proceso de pre-selección?

  • @Ikastea
    2012.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    Egun on! Sólo quedan tres días de plazo para solicitar una beca de Gobierno abierto http://t.co/ElSO7McO

  • @urtziibarguen
    2012.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: El Gobierno Vasco abre el plazo para presentarse a 4 becas de Gobierno Abie http://t.co/zmSNzAx1

  • @becasperiodismo
    2012.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    #periodistas beca #periodismo digital y producción audiovisual por Gobierno Abierto del P.Vasco. FIN 25mayo. #Formación http://t.co/7hdjn3SB

  • @YRguezCouso
    2012.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha convocado 4 becas para su área de Gobierno Abierto: http://t.co/Y6UJAyMv #periodismodigital #participacionciudadana

  • @TwtTimesTop
    2012.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: El Gobierno …: http://t.co/aLrwGklP most discussed on @kuunga/o-government (http://t.co/no8XoDyg)

  • @cibermensaje
    2012.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    @Reuters (http://t.co/en4SBmjW) e @Irekia(http://t.co/RfAE6XnF) ofrecen #becas para fomar ciberperiodistas multimedia | via @becasperiodismo

  • @becasperiodismo
    2012.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    #periodistas beca #periodismo digital y producción audiovisual por Gobierno Abierto del P.Vasco. FIN 25mayo. #Formación http://t.co/ZPDRI720

  • @itziarparmo
    2012.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    #becas dl Gob. Vasco: #Periodismo digital, #Producción Audiovisual y Gob. Abierto. Pzo: 25/05 http://t.co/jlPBdCvM"@llgarijo

  • @INJoven
    2012.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    4 #becas de Gobierno Abierto del Gob. Vasco: #Periodismo digital, #Producción Audiovisual y Gob. Abierto. Pzo: 25/05 http://t.co/VnDo6YR2

  • @CarJavBarrios
    2012.eko maiatzak 01

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco abre el plazo para presentarse a 4 becas de Gobierno Abierto http://t.co/ijU3kr7u

  • @Crisamat75
    2012.eko maiatzak 01

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco abre el plazo para presentarse a 4 #becas de Gobierno Abierto #euskadi http://t.co/O6jBcitB

  • @espinosabas
    2012.eko apirilak 30

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno Vasco abre el plazo para presentarse a 4 becas de Gobierno Abierto http://t.co/e8nLJJBR"

  • @identiconsorcio
    2012.eko apirilak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco abre el plazo para presentarse a 4 becas de Gobierno Abierto:... http://t.co/tIBOxkOk

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Irekia