qrcode

Amaia Barredo´k Lazkao´ko “Iztueta Azpikoa” baserriko Eñaut Sala Insaustiri eman dio Gastronomika sarietako bat

2025-05-19
  • Ehun urte bete ditu produktuen ekoizpenean tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen esne-ustiategiak
  • Ekitaldia Donostiako Tenis Klubean egin da, eta bertan hamahiru bereizgarri banatu zaizkie sukaldariei eta establezimendu gastronomikoei.

VG 2025 05 19

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Lazkaoko Iztueta Azpikoa baserriko Eñaut Sala Insaustiri eman dio Gastronomika Sariak BMW Lurauto sarietako bat, bere produktuen ekoizpenean tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen esne-ustiategiaren mendeurrenarekin bat eginda. Ekitaldia Donostiako Tenis Klubean egin da, eta bertan hamahiru bereizgarri banatu zaizkie sukaldariei eta establezimendu gastronomikoei.

Lazkaoko Iztueta Azpikoa baserriak Euskadiko esne-behien ustiategi onenaren saria ere jaso zuen duela bost urte. Gaur arratsaldean egin den ekitaldian beste sari batzuk jaso dituztenak hauek izan dira: Xixario erretegia, Maider Aristizabal, Cebanc, Rikardo taberna, Andoni Arranz, Muina taberna, Arantza Ayala, Mahaia kolektiboa, Rekondo jatetxea, Martín Berasategi, Pedro Subijana eta Arzak jatetxea.

“Merezitako hamahiru sari dira. Lazkaoko Iztueta baserriari nire aintzatespenik handiena eskaini nahi diot bere lanagatik, etengabe berritzeagatik, inguruari, larreei eta abereei arreta bikaina eskaintzeagatik eta Eñaut Sala, Marije Insausti eta familia osoa buru direla produkturik onena lortzeko ardura positiboagatik”, adierazi du Barredok.  

Iztuetak kalitate handiko jogurtak, izozkiak, gaztak, esnea eta marmelada ekoizten eta banatzen ditu. Bere produktuen kalitatea euren larreetan behiek jaten duten belarraren egoera ona da.  

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-05-20

    Comentario de X:
    🥇 La consejera Amaia Barredo ha entregado en Donosti uno de los trece premios del certamen “Gastronomika Sariak” a la centenaria explotación láctea Iztueta Azpikoa de Lazkao por aunar tradición e innovación en la producción de sus productos. Zorionak!

    🔗 https://t.co/0jkrisIwK8 https://t.co/Y9oQl0mjiO

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-05-20

    Comentario de X:
    🥇 Amaia Barredo sailburuak "Gastronomika Sariak" lehiaketako hamahiru sarietako bat eman dio Lazkaoko ehun urtetik gorako Iztueta Azpikoa baserriari, bere produktuen ekoizpenean tradizioa eta berrikuntza bateratzeagatik.

    Zorionak saridun guztiei!

    🔗 https://t.co/Y9cIRLbuPQ https://t.co/P9tjzaI2fJ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak