
Amaia Barredok Euskadiko zuraren balio-katearen eredua erakutsi dio Òscar Ordeig´i, Katalunia ´ko Gobernuko homologoari
- Kataluniako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Elikadurako konsellerrak basoen eta zuraren kudeaketaren inguruko interesa azaldu du Lakuan
- Araban Legutioko Egoin Wood Group enpresa bisitatu du
- Topaketan Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioko Amelia Uriak eta Baskegurreko Oskar Azkaratek parte hartu dute
Vitoria-Gasteiz, 2025 05 15
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua Òscar Ordeig i Molist Kataluniako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Elikadurako kontseilariarekin elkartu da gaur arratsaldean, Euskadiko zuraren balio-katearekin lotutako hainbat gai aztertzeko. Lakuan egindako bileraren ostean Legutioko Egoin enpresa bisitatu dute, eta Unai Agirre lantegiko zuzendariak kudeaketaren hainbat alderdi azaldu dizkie.
Òscar Ordeig kontseilariarekin batera, Miguel Almansa kabineteko burua izan da, eta Amaia Barredorekin batera parte hartu dute topaketan Iker Iglesias Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak, Amelia Uria Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioaren koordinatzaileak, Oskar Azkarate Baskegurren koordinatzaileak, Asier Arrese HAZIko basogintza-arloaren arduradunak eta Olatz Unamunzaga NEIKERen zuzendariak.
Ondoren, bi ordezkaritzek Legutioko Egoin Wood Group enpresaren instalazioak bisitatu dituzte. Enpresak zurezko eraikuntza-soluzio industrializatuak eskaintzen ditu duela 30 urte baino gehiagotik. Bere helburua eraikuntza industrializatua eta jasangarria lideratzea da, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik inpaktu positiboa sortuz.
Eraikuntzaren sektorean lan egiteko modua aldatzea proposatzen dute, eraikitzen dituzten eraikinen etorkizuneko erabiltzaileekin konpromisoa hartuta, haien ongizatean eta erosotasunean lagunduz. Egoin Wood Group enpresatik adierazi dutenez, “produktuen kalitateak, gure kudeaketaren malgutasunarekin batera, zurezko edozein eratako eraikuntza-proiektuak garatzeko konfiantzazko partner bihurtzen gaitu”.
Egoin Legutio Europa hegoaldeko CLT zuraren lantegirik handiena da. 25 milioi euroko inbertsioarekin, enpresak 50.000 m3-ra arte handitu nahi du bere ekoizpena (gaur egun urtean 35.000 m3-koa da). Lantegiak 28.500 m2 ditu, eta 100 lanpostu inguru sortuko ditu.
Egoin Wood Group enpresak hiru ekoizpen-zentro ditu Euskadin, horietako bi Araban (Goiain eta Albertia) eta bat Bizkaian (Natxitua). Guztira, 62.000 m2-ko ekoizpen-azalera eta 50.000 m3-ko ekoizpen ahalmena du. Egoin Natxituak Ean (Bizkaia) 18.600 m2-ko azalera du, eta egoitza korporatiboa, CLT ekoizpen eta ingeniaritza saila, Timber Frame, etab. Egoin Goiainek, Legution (Araba), 16.500 m2-ko azalera du, eta zerrategi industriala eta zur laminatu kolatuko (MLE) argi handiko habeen ekoizpena ditu. Egoin Albertiak, Legution (Araba), 28.500 m2-ko azalera du, eta CLT ekoizten du.
Urteko ekoizpen-ahalmenaren banaketa: zur laminatu kolatuaren (MLE) 15.000 m3; zur kontralaminatuaren (CLT) 35.000 m3; bilbadura arineko panelen (timber frame) 50.000 m2.
-
2025-05-16
Comentario de X:
Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioko koordinatzaile Amelia Uriak parte hartu du topaketa honetan, Euskadiko Basogintza Kudeaketaren errealitatea eta euskal basoen jabetzaren berezitasunak ezagutaraziz.
https://t.co/y4ZLHL2KTv https://t.co/nwQiKtZlPI -
2025-05-16
Comentario de X:
La coordinadora de la Confederación de Forestalistas del País Vasco, Amelia Uria, ha participado en este encuentro dando a conocer la realidad de la Gestión Forestal de Euskadi y las particularidades de la propiedad forestal Vasca.
https://t.co/o7yjp6ZmGd -
2025-05-15
Comentario de X:
🌲 La consejera Amaia Barredo recibe en Lakua al Conseller de Agricultura, Ganadería, Pesca y Alimentación del Gobierno de Catalunya, @oscarordeig, para mostrarle el modelo vasco de gestión forestal y la cadena de valor de la madera de Euskadi. -
2025-05-15
Comentario de X:
🌲 Amaia Barredo sailburuak harrera egin dio Lakuan Kataluniako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Elikadura kontseilariari, @oscarordeig, baso-kudeaketaren euskal eredua eta Euskadiko egurraren balio-katea erakusteko. -
2025-05-15
Comentario de X:
Gure zuzendari nagusiak, Oskar Azkaratek, Kataluniako Gobernuak gaur Euskadin egin duen lan-jardunaldian parte hartu du, Euskadiko baso-zuraren sektorearen errealitatea ezagutzeko.@hazifundazioa @neiker_BRTA @forestalistas @itsaslurraEJGV @_egoin








