qrcode

Amaia Barredo, Arespaldizako San Isidro Azokan

2025-05-15
  • "San Isidrok landa-garapenaren arlo horretan erabat inplikatuta dauden erakundeak eta gizartea ditu Euskadin"

Arespalditza 2025 05 15

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak San Isidro azokan parte hartu du gaur goizean, Arabako Arespalditza herrian. Bertan behi-azienden lehiaketa ikusi du eta Aiara bailarako eta Araba osoko bertako produktuen postuetan ibili da.

"Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila sektorearen eskutik ari da lanean, lan-baldintzak eta produktibitatea hobetzeko. Horregatik, 2025. urte honetan, belaunaldien arteko errelebo-estrategia handinahia azpimarratu nahi dugu bereziki, landa-eremua gure gazteriarentzat erakargarri egin dezan; landa-garapena, sektorea bizitza jasangarrirako alternatiba ezin hobea bihurtuko duen etorkizun hurbilari begira, eta 150 milioi euro inguruko Laguntza Plana aktibatu dugu euskal eremuarentzat ", esan du.

Amaia Barredok adierazi duenez, "San Isidrok Euskadin baditu landaren eta itsasertzaren garapenean inplikatutako erakundeak eta gizartea"

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-05-15

    Comentario de X:
    👩‍🌾🚜 Hoy día de #SanIsidro felicitamos y ponemos en valor a todas las personas agricultoras y ganaderas de #Euskadi. El sector se enfrente a muchos retos que gracias al conocimiento y la profesionalidad de sus gentes está preparado para superarlos.

    🔗https://t.co/s4p7GJcv6k https://t.co/6qq30tlyPp

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-05-15

    Comentario de X:
    👩‍🌾🚜 #SanIsidro egunean zoriondu eta balioetsi egin nahi dugu Euskadiko nekazari eta abeltzain guztiak. Sektoreak etorkizuneko erronka askori aurre egin behar die, baina bere jendearen ezagutzari eta profesionaltasunari esker, horiei heltzeko.
    Zorionak!

    🔗https://t.co/wNNdGgntna https://t.co/6JXXo4GzNj

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak