qrcode

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak euskararekiko konpromisoa berretsi du Euskaraldiaren beste edizio batean parte hartuz

2025-05-15
  • Ahobizi eta Belarriprest txapak jantzi ditu Mikel Torres lehendakariordeak zuzentzen duen sailak eta euskararen erabilera sustatzeko ekimenean parte hartzera animatu ditu herritarrak 

Aurreko edizioetan bezala, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak euskararekiko konpromisoa berretsi du. Horren erakusgarri, Euskaraldiarekin bat egin duela, eta hori irudikatu du Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza nagusiko eskilaretan egindako talde argazki batekin.

Keinu honekin, Mikel Torres lehendakariordeak zuzentzen duen sailak dei egin die herritar guztiei eta, bereziki, funtzionarioei Ahobizi edo Belarriprest gisa parte har dezaten hamaika egunez euskararen erabilera sustatu eta hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituen ekimen honetan.

“Euskaraldia ariketa kolektiboa da, eta euskararen eguneroko erabilerari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren buru naizen aldetik, oso lotura argia ikusten dut aurre egin beharreko erronkekin”, adierazi du lehendakariordeak.

“Ekonomia indartsu bat pertsona gaitu eta konektatuekin eraikitzen da. Euskara tresna bat da, identifikatzen gaituena, komunikazioa errazten duena eta pertenentzia sentimendua sortzen dueña”, azpimarratu du.

‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean, Euskaraldiaren IV. edizioa maiatzaren 15etik 25era egingo da. Argazkian, erakundeko ordezkariek eta teknikariek hartu dute parte.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Ekonomia_ejgv
    2025-05-15

    Comentario de X:
    Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak euskararekiko konpromisoa berretsi du Euskaraldiaren beste edizio batean parte hartuz.

    #Euskaraldia2025 #Euskadi #euskaraldia #euskarazbizi

    https://t.co/l2nlgNIYji https://t.co/YRgwPg0u5E

  • Argazkia Xaver
    2025-05-15

    euskaraz biziz gizarte-sarea eraldatzeko konpromisoa, tokiko hizkuntzarekiko errespetua ezin da galdu.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko