Berriak Kultura

Jaurlaritzak 900.000 euro erabiliko ditu ‘Sormen Lantegiak’ programaren barruko proposamenak garatzeko (2012-04-24(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 24

Agindua, «Sormen Lantegiak» programaren barruan 2012. urteko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak Sormen Lantegiak programaren barruan 2012. urtean diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Pertsona eta enpresa sortzaileentzako laguntza-lerro berri honetarako, guztira, 900.000 euro erabiliko dira.

Kultura Sailaren iritziz, egokia da lerro espezifiko bat abian jartzea bai artearen ikuspegi hutsetik bai ekoizpenaren kudeaketaren ikuspegitik berrikuntza sustatzeko, talentu eta praktika sortzaile berriak ager daitezen, horrela kultura-edukiak sortzeko egiturak berritu ahal izateko, bereizgarritasun propioak dituzten eraketa artistiko berriak sortu ahal izateko eta, oro har, gerora gure erkidegoko arte-sarea aberastu eta sendotu dadin.

Hori dela eta, agindu berri hau jarri da abian, 2012. urtean Sormen Lantegiak programaren barruan gauzatuko diren eta artea berritzeko aukera onenak sustatzeari begira arte eta gizarte eremuen arteko elkarguneak bultzatzen dituzten proiektu diziplinartekoetara zuzenduta. Diru-laguntza hauetarako bideratutako diru-kopurua, guztira, 900.000 euro izango da, eta honela banatuko da modalitateen artean:


- SORGUNE MODALITATEA
Modalitate hau bideratuta dago programa espezifikoak antolatuz eta horretarako behar diren zuzkidura, azpiegitura eta egiturak erabiliz, bai banakako pertsonei bai kolektibo sortzaileei hainbat prozesuri (ekoizpena, prestakuntza edo kulturaren edo artearen alorreko eskuhartzea) ekiteko espazioak, baliabideak eta lankidetzarako laguntza eskaintzen dizkieten zentroek aurkezten dituzten jarduera-proiektuetara, betiere orientabidetzat hartuta adierazpen artistikoen berrikuntza, talentuak antzematea eta bultzatzea, eta kudeaketa parte hartzailea.

Modalitate honetan proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa laurogei mila (80.000) eurokoa izango da, eta ezingo du gainditu aurkeztu den aurrekontuaren % 80.


- IKERTU MODALITATEA
Modalitate hau bideratua dago proiektuen eta prototipoen aldez aurreko diseinua helburu duten proposamenetara, non eta ideia, hipotesi edo hasierako kontzeptu batetik abiatuta beraren bidezkotasuna, interesa, originaltasuna edo egokitasuna ikertu nahi diren, bai eta beraren bideragarritasuna ere, produktu edo prozesu artistiko jakin bat, gerora gara daitekeena, bilakatzeko.

Modalitate honetako diru-laguntzetarako 60.000 euro erabiliko dira, 3.000 euroko hogei laguntzatan banatuta.

Modalitate honetako eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkez dezake, baina onuradun bakoitzari proiektu bakarragatik baino ez zaio diru-laguntza emango.


- ARRAGOA MODALITATEA
Modalitate hau bideratua dago ikerketarekin, berrikuntzarekin eta garaikidetasun artistikoarekin loturiko kultur proiektuetara, -seriean produzitzeko modukoak izan edo ez, baina betiere tankeraren eta edukiaren egituragatik horrelakotzat ezagutzeko modukoak-, publikoaren artean banatuak, erakutsiak eta kontsumituak edo partaidetuak izateko helburua dutenak.

Modalitate honetako diru-laguntzetarako 290.000 euro erabiliko dira, eta proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 50.000 euro izango da, eta inoiz ere ezingo da gainditu eskabidearen helburu den jardueraren kostuaren % 65.

- AGERTU MODALITATEA
Modalitate hau bideratua dago proiektu edo produktu sortzaileak jendaurrean erakutsiak edo aurkeztuak izateko, bai zentro edo aretoetan, bai programazio, jaialdi eta azoketan, erakusketa, foro, merkatuetan eta, oro har, proiektu eta produktu sortzaile horiek balioztatuko dituen edozein ekitalditan.

Proiektuak eta produktuak erakutsiak eta aurkeztuak izatera bideratutako diru-laguntzen diru-kopurua 80.000 euro izango da.

Edozein modutan, laguntzak ez du inoiz gainfinantzaketarik ekarriko eta ez ditu, halaber, honako kopuruak gaindituko: 1.600 euro proiektuak aurkezteko, eta 5.000 euro produktuak erakusteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan