Berriak Kultura
Eu

Jaurlaritzak 1.630.000 euro onartu ditu toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzeko (2012-04-24(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 24

Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatu edo entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Horretarako, 1.630.000 euro erabiliko dira.

Aginduaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzea. Diru-laguntzetarako kopurua 1.630.000 eurokoa da, eta onuradunak izango dira euren xedeen artean hizkuntza normalizazioa duten Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateak eta toki-entitateen menpeko edo haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateak; era berean, onuradun izan daitezke xede horrekin lankidetza-hitzarmen bidez elkartutako toki-entitateak.

EBPNren helburu nagusia hauxe da: Euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea; maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea. Hori horrela, toki-entitateek barruko jardunari begira egiteko nagusia dute: herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plana onartzea eta garatzea. Kanpoko jardunari begira, berriz, hiru eginbehar nagusi dituzte: hiztunek euskara ikastea edota duten gaitasuna sendotzea; harreman-sare euskaldunak egituratzen laguntzea, eta euskarazko produktuak eta zerbitzuak zein horien gaineko informazioa zehatza bideratzea.

2 iruzkin
  • @osvalbuena
    2012.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak 1.630.000 euro onartu ditu toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzeko http://t.co/BE5AUwT5

  • @osvalbuena
    2012.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco destina 1.630.000 euros para desarrollo del Plan General de Promocion del Euskera en entidades locales http://t.co/bvdu2ijC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan