
Ogasun eta Finantza Sailak bideo bat egin du 2025eko Euskaraldiarekin bat egiteko
- Tagak
- Euskaraldia
Ogasun eta Finantza Sailak aurten ere euskararen normalizazioarekin duen konpromisoa berretsi, eta bat egin du Euskaraldiarekin. Saileko langileek “Ogasun eta Finantza Sailean ere egingo dugu!” leloa duen bideoa egin dute.
Edizio honetan, Saileko zuzendaritza guztiek, aurtengo ikurrez lagunduta, posatu dute, eta argazki-album bat egin dute argazkiekin eta Euskaraldia ekitaldi soziala ikusarazteko letra-puzzle batekin. Elementu horiek guztiak editatu, eta bideo bat osatu dute. Bideoak irauten dituen hiru minutuetan "Ogasun eta Finantza Sailean hamaika gara euskaldunak, hau da, uste baino euskaldun gehiagok egiten dugu bertan lan. Egin ditzagun urratsak, euskara ere zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin!”, entzuten dugu Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzako sailburuaren ahotik, Bulego taldeak "Gure Bihotz Taupadak" abestiarekin sortutako soinu-banda oinarri duen bideo koralean.
Horrela, Ogasun eta Finantza Sailak, edizio honetan izena eman duten 200 pertsona ingururekin, urrats bat gehiago eman du euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendu honen alde, eta maiatzaren 15etik 25era izango du ekitaldi kolektibo baten epizentroa.












