Berriak Lehendakaritza
Eu

Giza kontsumorako ez diren animalia azpiproduktuen kudeaketa agintzen duen Dekretua onartu da (2012-04-24(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 24

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan, gizakiaren kontsumorako ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuen arloko funtzioak antolatu eta banatzekoa.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur egin duen bileran onartu du giza kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuen eta produktu deribatuen alorreko araudia aplikatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko eginkizunen antolamendua eta banaketa ezartzen duen Dekretua; araudi horretan Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek hartu dute parte.

Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman du Pilar Unzalu eta Rafael Bengoa sailburuek aurkeztutako ekimena gauzatzeko. Ekimen horren arabera, uztailaren 5eko 139/2005 Dekretua indargabetzen da, Europako erkidegoko legeria zela medio desfasatuta baitzegoen; eta beste Dekretu bat onartu da, azpiproduktu horien kontrola, izan dezaketen berrerabilera eta desagerrarazpena arautzen duena, osasun publikorako eta animalien osasunerako izan ditzaketen arriskuak saihestuz.

Dekretu honen aplikazio-eremua giza kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuak eta produktu deribatuak identifikatzeko, sailkatzeko, biltzeko, garraiatzeko, biltegiratzeko, manipulatzeko, eraldatzeko eta erabiltzeko edo desagerrarazteko eragiketak dira, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1069/2009 zenbakiko Erregelamenduan (EE) ezarritakoarekin bat etorriz.

Beraz, Dekretu honen bitartez, irin eta koipe landuen balorizazio energetikoarekin edo jomugarekin ez ezik, irin eta koipe horien desagertzearekin, eta hildako animalien larruak eta adarrak desagertzearekin lotutako oro arautzen eta baimentzen da. Era berean, ikuskatzen du azpiproduktu horien manipulazioak ez dituela kontaminatzen giza kontsumorako diren azpiproduktuak, eta zaintzen du produkzio-establezimenduek behar bezala kudeatzen dutela animalia-jatorriko azpiproduktuen kentzea baimendutako enpresa baten bitartez.

Dekretu hau egiteko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiez gain, nekazaritza-industriaren sektorea ordezkatzen duten elkarteei eta profesionalen erakundeei egin zaie kontsulta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan