Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Lanbide Heziketako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzako Planean lankidetzan jardun nahi duten erakundeentzako diru-laguntzak (2012-04-24(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 24

Agindua, honen bidez, deialdia egiten zaie, Lanbide Heziketako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkeztuz, sail honekin lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaur agindu bat onartu du, Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten erakunde publiko eta pribatuei Lanbide Heziketako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko dei egiten dien agindua.

Agindu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan irakasleak prestatzen diharduten edo jardun nahi duten legez eratutako erakunde publiko eta pribatuei dei egitea da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetza-proiektuak aurkez ditzaten, Lanbide Heziketako Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Plana garatzeko, 2012/2013 ikasturterako 144.880 eurotako kopuruarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan