NIK Patrika Digitala
qrcode

Food for Future: errekonozimendu Michael John Vossi´ri, Germaniak Bilbon duen ohorezko kontsulari

2025-05-13
  • Amaia Barredok nabarmendu du Alemaniako landerren egitekoa, “elikagaien berrikuntzako erreferente gisa”
  • Herrialde gonbidatua BECeko Food 4 Future – Expo FoodTech 2025 azokan
  • “Lankidetza-lotura gehiago sortuko ditugu gure nekazaritzako elikagaien ekosistemarekin”

Barakaldo, BEC 2025 05 13

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritza eta Elikadurako Estatu idazkari Begoña Garcíak parte hartu dute gaur arratsaldean BECen egiten ari den Food 4 Future – Expo FoodTech 2025 azokara gonbidatutako herrialdeko ordezkari Michael John Voss Alemaniak Bilbon duen ohorezko kontsulari aitorpena emateko ekitaldian.

Amaia Barredok nabarmendu du “Alemaniako landerren egitekoa, elikagaien berrikuntzako erreferente gisa. Lankidetza-lotura gehiago sortuko ditugu haien eta gure nekazaritzako elikagaien ekosistemaren artean. Gaur goizean egiaztatu dugu egun hauetan hemen, BECen, egiten ari garen azoka honek duen indarra eta bizitasuna, eta bertan Alemania bereziki gonbidatutako eta aitortutako herrialdea da”.

“Lander horiek gastronomia originala eta izen handiko edariak dituzte ezaugarri, eta, hemen, Euskadin, eta Europar Batasun aurreratuenean gertatzen den bezala, nolabaiteko aldaketa eta aurrerapen positiboa izaten ari dira euren elikagaien eta edarien esparruan. Landerrek gero eta lehentasun handiagoa ematen diete osasunari, jasangarritasunari eta elikagaien balio-kateari”, gaineratu du Barredok.  

Barredok Alemaniari errekonozimendua ematean aipatu duenez, “Alemaniako kontsumitzaileek ogi eta zereal freskoekiko, bertako 0 kilometroko produktu naturalekiko duten interesak osagai osasuntsu eta naturalen kategoriaren hazkundea bultzatzen du. Alemanian, janarien prestaketak aldaketa esanguratsuak eragin ditu kontsumitzaileengan”

 

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-05-13

    Comentario de X:
    Alemania es el país invitado en esta edición de #F4F2025. La consejera Amaia Barredo ha entregado un reconocimiento al Cónsul Honorario en Bilbao, Michael John Voss, destacando el papel de los Landers alemanes como referentes en innovación alimentaria.

    🔗https://t.co/f4SUWJNO8x https://t.co/JSTrH0vxpz

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-05-13

    Comentario de X:
    Aurten Alemania da #F4F2025 @expofoodtech azokaren herrialde gonbidatua. Amaia Barredo sailburuak Michael John Voss Alemaniako Ohorezko Kontsulari errekonozimendu bat eman dio nabarmenduz Alemaniako landerrak elikagaien berrikuntzan erreferente gisa.

    🔗 https://t.co/3y4nPgzoUN https://t.co/gr0mMQdwCt

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-05-13

    Comentario de X:
    Aurten Alemania da #F4F2025 @expofoodtech
    azokaren herrialde gonbidatua. Amaia Barredo sailburuak Michael John Voss Alemaniako Ohorezko Kontsulari errekonozimendu bat eman dio nabarmenduz Alemaniako landerrak elikagaien berrikuntzan erreferente gisa.

    🔗 https://t.co/3y4nPgzoUN https://t.co/havBj9BIxk

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Begoña García,