Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Hitzarmena Basauriko Udalarekin etxebideren erregistrora sarbidea edukitzeko (2012-04-24(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 24

Erabakia, Basauriko Udalarekin lankidetza-hitzarmen baimenzen duena, aipatutako udalak sustatzen dituen etxebizitzak esleitzeko Etxebideren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa erabiltzea.

Jaurlaritzaren Kontseiluak oniritzia eman dio Basauriko Udalarekin izenpetuko den lankidetza-hitzarmenari, Jaurlaritzaren Etxebideko etxebizitza eskatzaileen erregistrora sarbidea izan dezan, alegia.

Basauriko Udalak sustatutako babes ofizialeko etxebizitzen sustapenetan esleipendunen hautaketa zozketa bidez egingo da, Etxebideren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko datuen arabera.

Datozen urteetan babestutako etxebizitzen hainbat sustapen egingo da Basaurin eta Udaletxea zeregin horretan inplikatuko da, plangintzan, hirigintzako egikaritzean zein esleipen-prozeduren kudeaketan.

Etxebizitzaren alorreko zerbitzuak ematerakoan disfuntzioak eta bikoiztasunak saihestu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak hitzarmen honekin.

Basauriko etxebizitza eskabideak Udaletxeko erregistroan aurkeztu ahal izango dira, eta Udaletxetik Etxebidera igorriko dituzte, euskarri digitalean ahal dela. Etxebizitza eskabideak Etxebidek kudeatuko ditu, hau da, eskabideen altak, bajak, ukatzeak edo artxibatzeak.

Etxebizitza eskuratu nahi duten pertsona interesdunei lagundu egingo die Basauriko Udalak, tramitazio elektronikoaren bitartez eskura jartzen zaizkien tresnetaz baliatu daitezen, hain zuzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan