Berriak Lehendakaritza
Eu

Meatze ustiapenak naturgune babestuetan ingurumen bermeekin arautzeko Lege Proposamena kontuan hartu da (2012-04-24(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 24

Erabakia, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legea aldatzeaz Legebiltzar-talde Popularrak eta Euskal Sozialistak aurkeztutako lege-proposamena kontuan hartzeari buruz Jaurlaritzak irizpena adieraztekoa.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur erabaki du kontuan hartzea legebiltzarreko Euskal Sozialistak Taldeak eta Euskal Talde Popularrak egindako Lege Proposamena, Euskal Herriko Natura Babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legea aldatzekoa, meatze-ustiapenak naturgune babestuetan ingurumen-bermeekin arautzeko

Jaurlaritzaren Kontseiluak adierazi du Proposamen hori kontuan hartzearen alde dagoela, zeren proposatutako aldaketak salbuespenak ezartzen baititu naturgune babestuetan meatze-ustiapenak debekatzeari dagokionez; nolanahi ere, eskatuko da ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluazioa egitea aurretik, eta horri esker elkartu ahal izango dira ingurumenaren babesa eta baliabide ekonomikoen ustiapena.

Aipatutako Proposamenak ezartzen zuen naturgune babestuen mugetan ezin izango zela meatze-ustiapenik egin aire zabalean, salbu eta horren ondorioz ez bazen naturgune babestu horien jatorrizko azalera etengabe aldatzen; horretarako, lurraren berriztapena bermatuko da, ezaugarri geometriko berdinekin eta lehendik zeuden ingurumen-balio baliokideekin.

Testu horren arabera, naturgune babestuen mugen barruan egiten diren lurpeko ustiapenek naturgune babestuaren mugetatik kanpo eta erauzteko lanetarako egokia dela adierazten duen hirigintza-kalifikazioa izango duten lurretan kokatu beharko dituzte tratamendu-instalazioak eta gainerako elementu osagarriak.

Nolanahi ere, naturgune babestuetan aire zabalekoak nahiz lurpeko erauzketa-jarduerak egiteko proiektu guztiei ingurumen-inpaktuari buruzko nahitaezko ebaluazio indibidualizatua egin beharko zaie.

Naturgune babestuak antolatzeko, erabiltzeko eta kudeatzeko tresnek mugatu ahal izango dute aire zabaleko nahiz lurpeko erauzketa-jarduera; horretarako behar bezala argudiatu beharko dute jarduera hori bateraezina dela ingurumen-balioekin eta gune horiek babesteko irizpideekin.

Iruzkin bat
  • @ARAUDIslp
    2012.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: El Gobierno, favorable a regular con garantías ambientales las explotacione http://t.co/288Ep7ut

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan