
Eusko Jaurlaritzak gure arrantza produktuen sustapenarekin duen konpromisoa azpimarratu du Azkuek
Arrantza eta Elikagai Industrietako Sailburuordeak, Jon Azkuek zera esan du, "Eusko Jaurlaritzak Euskal arrantza produktuen sustapenarekin eta sektorearen kalitatezko izaerarekin duen konpromisoa sendoa da". "Seafood moduko azokek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatu beharra ditugu, besteak beste, gure enpresek merkatuan duten kokapena hobetzeko", gehitu du.
Jon Azkue, Euskadiko 10 enpresarekin batera joan da Bruselan egingo den European Seafood Exhibition azokaren XX. Ediziora. Ostegunerarte bertan izango dira sektoreko profesionalen arteko Europako Arrantza Azoka garrantzitsuenean.
Euskadik 10 urtetan hartu du parte bertan, Eusko Jaurlaritzaren bitartez eta sailburuaren esanetan, "Eusko Jaurlaritzaren izenean Bruselara etorri izana, nazioarteko merkatu ezberdinetan Euskal Elikagaietako Industrietako produktuen Sustapenerako Planaren barruan kokatu dezakegu".
"Gure ekoizleak eta enpresak babestu behar ditugu merkatu berrietan sartu ahal izateko eta Europar Batasunean harreman komertzialak zabaltzeko. Horretarako beharrezkoa da feria eta bestelakoak aprobetxatzea eta, SEAFOOD Europan dagoen azoka garrantzitsuena da bai arrain freskoan, izoztuan, aurrez prestatutako janarietan eta kontserbetan" gaineratu du.
European Seafood Exhibition azokan izango den Euskal ordezkaritzak, erakusmahai ugari izateaz gain, erakusgai dauden euskal produktuak oinarri hartuta, hainbat errezeta, pintxo eta plater prestatuko dituzte sukaldari profesionalek.
EUROPEAN SEAFOOD 2012an izango diren Euskal enpresa eta produktuak
|
ARRANKOBA |
www.arrankoba.com |
Berdela, sardina eta hegaluzea |
|
BACALAOS ALKORTA |
www.bacalaosalkorta.com |
Bakailao gezatua, izoztua eta gazitua |
|
SAN PEDRO ARRANTZALE KOFRADIA |
www.cofradiabermeo.com |
Arrain izoztua (berdela, sardina, txitxarroa, hegaluzea, akula...) |
|
CONSERVAS SERRATS |
www.serrats.com |
Hegaluzea oliba oliotan, antxoa-xerrak, bokartak |
|
CORPA - CORP.PASCUAL HNOS S.A.
|
www.corpa.es |
Bokartak, txangurroa, arrain-pastelak, txipiroi eta izkira kroketak, itsaski-tartaletak, arrain-oinarriak eta antxoak |
|
DONIBANE FISH S.A. |
www.donibanefish.com |
Bakailaoa |
|
LA BACALADERA |
www.bacaladera.com |
Arrain hoztua, arrain gazitua, arrain izoztua, arrain-kontserbak |
|
MONTE KALAMUA S.A.
|
www.kalamua.com |
Hegaluze-solomoa, hegaluze-solomotxoa, hegaluze-trontzoa, ezpata-arrain solomoa, espata-arrain trontzoa, errubeto-solomoa, gelba-trontzoa, hegaluze izoztua |
|
-OPEGUI- BISKAMAR BAXURAKO ARRANTZAKO EKOIZLEEN GIPUZKOAKO ELKARTEA |
|
Hegaluzea |
|
PESCADOS LLORENTE |
www.pescadosllorente.com |
Arrain freskoa |
-
2012-04-24
Comentario de Twitter:
Gobierno Vasco Irekia :: Azkue destaca en Seafood el compromiso del Gobierno Vasco con la promoción. http://t.co/u2vGFpQU -
2012-04-24
Comentario de Twitter:
Azkue destaca en Seafood el compromiso del Gobierno Vasco con la promocion de nuestros productos pesqueros http://t.co/ZnWRGGx5

