NIK Patrika Digitala
Berriak Lehendakaritza
qrcode

El Salvadorreko emakume hautetsien ordezkaritza bat Euskadi bisitatzen du udalerrietan berdintasun arloko esperientziak trukatzeko

2025-05-12
  • Joan den maiatzean, eLankidetzako, Emakundeko, EUDELeko eta Baqueskolako, Euskadiko udal hautetsien sareko, ordezkariak El Salvadorren egon ziren
  • Misioa eLankidetzak babestutako NBE Emakumeak erakundeko lankidetza proiektu baten parte da

 

El Salvadorreko emakume politikarien ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du, egunotan, udal mailako kargu politikoekin eta liderrekin emakumeak ahalduntzeko esperientziak trukatzeko. Misioa truke teknikoko ekimen baten emaitza da, eta NBE Emakumeak, El Salvadorreko emakume erregidore, delegatu eta alkateen erakunde nazionalak (ANDRYSAS-ek) eta eLankidetzak sustatzen dute, Emakunderen eta EUDEL-en partaidetzarekin, Virginia Woolf Basqueskola Euskadiko tokiko hautetsien sarerekin batera.

Egun hauetan delegaritzak parte hartuko du Emakunde, eLankidetza eta Euskal Fondoak antolatutako lantegi batean. Gainera, Gasteizko, Tolosako, basauriko eta Portugaleteko emakumeen etxeak eta udal sailak ezagutuko dituzte.

Era berean, ordezkariek Berdintasuna sustatzeko esperientziak partekatuko dituzte Arabako eta Gipuzkoako udalerri txikietako eskualdeetan. Bisita Amurrion bukatuko da, Gizonduz egitasmoak gizonekin egiten duen lanari eta maskulinitate berriei buruzko topaketa batekin.  

Misioaren helburu nagusiak dira, batez ere, Euskadiko udalerriak berdintasun-politiketan lantzen eta ezartzen ari diren esperientzia eta praktika aurreratuak ezagutzea; udal-mailako eragin politikoan lan egiten duten emakume-erakundeekin topaketak bultzatzea, eta “Virginia Woolf Basqueskola” tokiko hautetsien sarearen esparruan, emakumeen parte-hartze politikoa sustatzeko praktikak eta esperientziak partekatzea eta politikoki aktiboak diren emakumeen aurkako indarkeriari aurre egitea eta prebenitzea.

"Emakumeak, parte-hartze politikoa eta boterea. El Salvadorren udal mailako berdintasunerako ibilbide bat eraikiz" Euskadiko eta El Salvadorreko udalerrien jardunbide egokiak gizarteratzea bilatzen du honako arlo hauetan: emakumeen eta gizonen berdintasunerako tokiko plangintzan, eragin politikoan eta emakume liderren eta emakume politikoen prestakuntza-prozesuetan.

Emakume politikarien arteko esperientzia-trukeak

eLankidetzak El Salvadorreko NBE Emakumeak-ekin harremana du 2012tik, erakundeari lehenengo dirulaguntza eman zionean. 2017an eta 2023an beste bi dirulaguntza eman zizkion, betiere udal-eremuan berdintasuna sustatzeko eta Eusko Jaurlaritzaren eta El Salvadorren arteko lankidetza teknikoa sustatzeko helburuarekin. Salvadorreko udalerrietan proiektu espezifikoak garatzeaz gain, diruz lagundutako ekimenek Emakunderen eta EUDELen lankidetza izan dute. Horren harira, hainbat bilera egin dira Euskadin eta Amerika Erdiko herrialdean bi lurraldeetako teknikariekin eta politikariekin.

Basqueskolako euskal hautetsiek, Emakunderen eta EUDELen bultzadarekin, El Salvadorrekin lanean ai dira 2019tik, emakume politikarien beste sare batzuekin nazioartea aliantzak egiteko estrategiaren baitan. Zehazki, alkateen eta zinegotzien ahalduntzea eta eragina sustatzen ari da udalen agenda publikoan. Helburua da, Berdintasuna zeharkako ardatz gisa kokatzea herritarrengandik hurbilen dauden politiketan, eta horrek udalerri berdintasunezkoagoetan eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabekoetan eragitea.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak