qrcode

Torres Lehendakariordeak nabarmendu du Euskadik errekorra lortu duela desgaitasuna duten pertsonen enpleguan

2025-05-12
  • Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak azpimarratu du oso garrantzitsua dela Espainia osoko jarduera tasarik altuena erregistratu izana, eta gizarte ekimeneko 15 euskal erakundeek % 1 pertsona gehiagori eman dietela lana 

Mikel Torres Lehendakariordeak azpimarratu du Euskadik beste marka bat hautsi duela. Kasu horretan, desgaitasuna duten enplegatuen kopuruan. “Pozik egon behar dugu. Kopuru horiek erakusten dute bide onean ari garela lanean”, adierazi du gaur Bilbon, EHLABE Euskadiko lan babestuaren erakundeen elkarteak antolatutako gosari informatiboan.

Izan ere, Espainia osoko desgaitasunen bat duten pertsonen jarduera tasarik altuena du Euskadik (% 45,7), Estatuko batez bestekoa baino 10 puntu handiagoa (% 35,5). Iaz, gizarte ekimeneko hamabost euskal erakundeek 8.716 pertsonari eman zieten lana, 2023an baino % 1 gehiagori.

“Enplegu Zentro Bereziek hazkundearen bidean jarraitzen dute”, azaldu du Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak. Hori bai, eskatu du “ez ahaztea” egin beharreko bidea, Inklusiorako eta Laneratzeko Euskal Ereduak “Estatuan eta Europan erreferente izaten jarraitzeko”, bai desgaitasuna duten pertsonen enpleguan, bai ekonomia sozialaren sektorean.

Horren isla da Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak aurten sustatu duen hazkundea: 2,3 milioi euro baino gehiago igo du, eta 71,7 milioira iritsi dira, Enplegu Zentro Berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostua mantentzera bideratutako laguntzen kopurua.

Ildo horretan, goraipatu egin du bera buru duen sailaren eta EHLABE osatzen duten entitateen artean “batera eta lankidetzan” egindako lana, “oso emaitza positiboa” ari delako izaten; hainbat proiektu eta programa babestu ditu Jaurlaritzak ekonomikoki. Eta Torres berretsi egin du “aurrera egiten jarraitzeko konpromisoa”, “inor atzean utzi gabe”, “sozialki kohesionatuagoa eta justizia sozial handiagoa” izango duen gizartea lortzeko.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Ekonomia_ejgv
    2025-05-12

    Comentario de X:
    Torres Lehendakariordeak nabarmendu du Euskadik errekorra lortu duela desgaitasuna duten pertsonen enpleguan

    👉Espainia osoko desgaitasunen bat duten pertsonen jarduera tasarik altuena du Euskadik (%45,7), Estatuko batez bestekoa baino 10 puntu handiagoa

    https://t.co/dxcAsv8k99 https://t.co/1C2yFFLJAy

  • Argazkia SN Robot
    @Ekonomia_ejgv
    2025-05-12

    Comentario de X:
    El Vicelehendakari @MikelTorresEJGV destaca que Euskadi ha logrado una cifra récord en el empleo de personas con discapacidad.

    👉Registra la tasa de actividad más alta de toda España, un 45,7 %, 10 puntos por encima de la media

    @ehlabe @lanbideejgv

    🔗https://t.co/yku0udfg8t https://t.co/OVuZyr9OFU

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak