Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

ITELAZPIk kudeaketaren bikaintasunarekiko konpromisoa mantentzen du QEPEArekin lankidetzan

2012.eko apirilak 25

Hiruhileko honetan, Itelazpik parte hartu du QEPEAk (kudeaketaren bikaintasuna helburu duen Euskal Herriko elkarte publikoen taldea -Administrazioa eta enpresak-) egindako adierazle sortaren berrikusketan. Itelazpik hobekuntza lortzeko egiten duen ahaleginarekin joera kontinuista adierazten du jarduera honek. Izan ere, 2011. urtean zehar erakunde publikoa aktiboki egon zen -SPRIrekin, Ihoberekin eta Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoaren Bulegoarekin- Eusko Jaurlaritzak sustatutako 'Gida Arduratsua eta Arriskuen Kudeaketa' hobeto ezartzeko sortu zen analisi taldean.

Talde honetan hasi zenetik, 2009. urtean, Itelazpik helburu bikoitza izan du: beste erakunde publiko batzuk ezagutzea eta harremanetan jartzea praktika onetatik elkarrekin ikasteko, eta banaka posible izango ez liratekeen berrikuntza ekimenei ekin eta berauek hedatzeko eztabaida taldea izatea.

2002an EUSKALITen laguntzarekin, Kalitaterako Euskal Fundazioa, QEPEA entitate publikoen -enpresak eta Administrazioa- elkarren arteko jarduerei eman zien hasiera, besteak beste, kudeaketa onaren praktikak partekatu eta hedatzeko.

Helburu hau lortzeko burutzen diren jarduera batzuk hurrengoak dira: era irekian laneko agiriak trukatzea, hala nola gai horretan aitzindari diren beste hainbat elkarte publikok eta pribatuk euren esperientziak partekatzea hedapenezko jarduera publikoen bitartez.

Iruzkin bat
  • @qepea
    2012.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Itelazpi mantiene su compromiso con la excelencia en la gestión colaborando activamente en QEPEA. http://t.co/VogZrRoy

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko