Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik Nazio Batuetako Río+20 gailurrera eramango duen estrategia eztabaidatzeko jardunaldia antolatu du EcoEuskadi 2020 erakundeak

2012.eko apirilak 23

Bilbon maiatzaren 8an egingo den jardunaldiaren helburua EcoEuskadi 2020 Estrategiaren diseinuan lan egin zuten ajente eta erakunde ezberdinen iritzia jakitea da, ondoren, Rio+20 Garapen Jasangarrirako Nazio Batuetako Konferentzian aurkeztu ahal izateko

Garapen Jasangarrirako Estrategiaren, EcoEuskadi 2020ren kudeatzaileek ez dute Rio+20 moduko topaketa batean, Río 1992 eta Johannesbur-ekoaren ondoren Lurraren inguruan egin den hirugarren Gailurra, parte hartzeko aukera galdu nahi, besteak beste, Euskadin garapen jasangarriaren inguruan ditugun politikak eta estrategiak ezagutzera emateko. Horretarako, EcoEuskadi 2020 estrategiaren eraikuntzan parte hartu zuten ajente eta erakundeak deitu ditu euren iritziak jakiteko.

Maiatzaren 8an Bilboko EITBko Multibox aretoan egingo den foro horretan, Rio+20 Garapen Jasangarrirako Nazio Batuetako Konferentzian garatuko diren ildo nagusiak aurkeztuko dira, baita ere, Garapen Jasangarrirako Euskadiren estrategiak, EcoEuskadi 2020k, 2011ko uztailaren 5ean aurkeztu zenetik eman dituen aurrerapausoak azalduko dira.

Jardunaldi horren helburua, Rio+20 Garapen Jasangarrirako Nazio Batuetako Konferentzian Euskadik egingo dituen ekarpenak egitea eta EcoEuskadi 2020 estrategia onartu zenetik gaur arte eman diren aurrerapausoak bilduko dituen 2012ko Euskadiren jasangarritasun Txostena egiteko ideiak jasotzea da.

Jardunaldi horretan parte hartzeko ecoeuskadi2020ren web orrian (kopuru mugatua) eman beharko du izena: http://www.ecoeuskadi2020.net/jornada-ecoeuskadi2020-y-rio20/eu

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko