qrcode

Amaia Barredok “bere aitorpen pertsonala helarazi dio Euskal Gastronomia Akademiari, elikagaiak alferrik ez galtzeko gero eta dibulgazio-lan handiagoa egiten ari delako”

2025-05-05

VG 2025 05 05

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Euskal Gastronomia Akademia zoriondu du “2025eko edizioan saritutako pertsonak eta ekintzak ezin hobeto aukeratzeagatik”. Era berean, “bere aitorpen pertsonala helarazi dio Gastronomiaren Euskal Akademiari, gero eta dibulgazio-lan handiagoa egiten ari delako elikagaiak alferrik ez galtzeko, elikagaiak eta edariak hautatzean, gure produktuak sustatzean, janaria prestatzen eta artatzen dutenen prestakuntzan eta horren guztiaren dibulgazioan”.

Euskal Gastronomia Akademiak gaur arratsaldean banatu ditu urteko sariak Gasteizko Altos de Uleta hotelean. “José María Busca Isusi” saria (gastronomiarekin zerikusia duen pertsona, produktua edo argitalpena saritzen duena) Luis del Valle Vegak jaso du bere www.dendecaguelu.com webguneagatik; “Manuel Llano Gorostiza” saria (ardoaren kultura saritzen duena), Telmo Rodríguez Hernandorenak; “Luis Irizar” saria (irakaskuntza saritzen duena) desagertu berri den SOBREMESA aldizkariak; “Juan José Lapitz” saria (produktua) Cofradía de la Morcilla de Beasain / Beasaingo Odolki Kofradiak; “Gastro Goxuasaria (gozoen mundua) Arabako Pastelgile eta Gozogile Artisauen Elkartearen ARABATXO pastelak; eta “Gastronomiaren Euskal Akademiaren sari bereziaAZTI Fundazioak.

“Egia esan, Gastronomiaren Euskal Akademian bete-betean asmatu duzue sarietako bakoitzean. Produktua, ekoizleak, ezagutza, ikerketa eta dibulgazioa hautatu eta nabarmendu dituzue. Hori guztia gure gastronomiaren egungo irudi bizia da”, esan du Amaia Barredok.

Barredok bereziki nabarmendu du “AZTI Fundazioa, Rogelio Pozo buru duela; zientziaren eta ikerketaren arloan lan egiten baitu, elikagaien eremuko erreferentziazko proposamen berriak eginez, eta mundu osoan aitortua da”.

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-05-06

    Comentario de X:
    En la entrega anual de premios de la Academia Vasca de Gastronomía, la consejera Amaia Barredo ha expresado su reconocimiento por la labor divulgativa que realizan para evitar el desperdicio alimentario y promocionar los productos vascos.

    🔗https://t.co/eIHgRWbEVx https://t.co/IJ3F9hDriL

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-05-06

    Comentario de X:
    Euskal Gastronomi Akademiaren urteko sari-banaketan, Amaia Barredo sailburuak bere aitorpena adierazi du, elikagaiak alferrik ez galtzeko eta gure produktuak sustatzeko Akademiak egiten duen dibulgazio-lanagatik.

    #AcademiaVascadeGastronomia

    🔗 https://t.co/iwTZFKNBZF https://t.co/XAsF2ilSxE

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak